Skip to main content

Aratz mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Imelekutik | ©Enezubi (20090320)
Altuera
1.443 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Araia · Otzaurte
Lurraldea

Igo beharreko mendia da Aratz, nahiz eta Aizkorriren gertutasunak bigarren maila baten utzi, mendizale askoren begietan. Araia aldeko igoera polita da, basoan barrena egiten dena Azkosaroiko leporaino. Behin lepo honetara helduz gero bertatik jo dezakegu gora, aldapa gogor bati ekinez, baina bide politagoa da San Adrian aldetik igotzen dena eta haren bila joatea gomendatzen dizuet pagadian barrena sartuta, marra zurigorriei jarraituz, IMko bizkarrera heldu arte. Handik gora igoera nabarmena da basoa atzean utziz gero. Ibilbidea osatzeko ekialdeko isurialdetik jaitsi eta Allarte eta Umandia nahikoa eskura gelditzen dira. Araiatik abiatu eta luze gabe SanMigel haitzak eta honek Marutegiko gaztelura eskaintzen duen ikuspegiak bidetik ateratzea merezi dute.

Oso gertu (< 1.000 m)

Aratz koba (355 m.) · ARATZKASAROI zutarria (537 m.) · Aratzelai koba (570 m.) · Imeleku mendia (610 m.) · Agineta koba (640 m.) · Maillukate mendia (722 m.) · Argorri mendia (737 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Aratz Beundatik Beunda parkea 1100 m inaxio
Aratz Lezetik Leze (Ilarduia) 1400 m ietxaburu
En tierra de leyendas Puerto Otzaurte Tito Pueyo

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urtarrilaren 10·an - 05:19etan·an

    Mendi ederra, edozein lekutatik igota txangoa oso entretenigarria egiten da topa genitzazkeen lekuengatik( San Adrian,...)Mendi hau Aizkorriren aldamenean egoneran askoz jemde gutxiago ibiltzen da.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Urtarrilaren 2·an - 22:22etan·an

    hoy como todos los años venimos subiendo al aratz como la primera marcha del calendario y con buen almuerzo en una chabola hemos llevado todos los restos de estas navidades y menuda gozada

  • account_circle

    Xabiaram·k bidalia 2017·ko Urriaren 22·an - 10:51etan·an

    Igoera hau egin dut Otzaurten (652m) dagoen Parke Naturalaren sarreratik abiatuta
    (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88649.jpg),
    hemendik aurrera Beundako atsedenlekura eta ondoren Añabaso (952m) tontorrera igoera txiki batean, aurrera jarraituz Sandratiko Mendi Aterpera eta Aitzulora iristen gara ordu pare bat baino gutxiagoan. (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88670.jpg).
    Behin aitzulo ikusgarria igarota Eskaratzako iturriaren parean (1065m)
    dagoen bideguretzean Aratzerako (1443m) bideska hartu behar da,
    igoera eroso baten ondoren Argorriren (1313m) oinetara iritsiko gara,
    eta hemen bi aukera ditugu Aratz tontorrera heltzeko,
    bata malda labur baino zutiagoan Eluzuloak (1430m) tontorretik
    edo bestea hasieran lauagoa baina apur bat luzeagoa den Aratz Zelaitik,
    azkenean ARATZ (1443m) tontorra zapaltzeko
    (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88639.jpg).
    Itzulera bide bezala ni Azkasaroira jeitsi nintzen, bertan dagoen zutarri bat ikusi eta zerbait jan eta atseden apur bat hartzeko. Ondoren, itzulera bideari jarraituz Sandratiko Begiratokira igo daiteke, bertatik Aitzuloaren ikuspegi izugarria dago, gainerakoan Beunda eta Otzaurtera jeistea. 6 bat orduko itzulia atsedenaldi eta guzti.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Aratz koba (355 m.) · ARATZKASAROI zutarria (537 m.) · Aratzelai koba (570 m.) · Imeleku mendia (610 m.) · Agineta koba (640 m.) · Maillukate mendia (722 m.) · Argorri mendia (737 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi