Aratz handiaren IEko isurialdeko goi-bailara ixten duten mutur harritsuetako bat da, San Adrian aldeko amildegiaren ertzean. Aratz aldeko ohiko bideetatik aparte gelditzen da, baina neke handirik gabe egin dakioke bisita, jaitsieran edo igoeran, San Adrian aldetik abiatuz gero. Nahiko gertu gelditzen dira beste karaitz mutur batzuk, ibilbidea luzatu nahi izanez gero. Bereziki entretenigarria da bere HEko karaitzezko eremua, labirinto baten antzera antolatutako haitz mutur, dolina eta korridorez osatuta baitago, nahiko eremu kaotikoa eratuz. Bada tontorrean txartelontzia eta mugarria, Araba eta Gipuzkoa arteko mugari dagokiona.
Aipamena merezi du amildegiaren ertzean zutitzen den hurrengo mutur harritsuak ere, Aitxiki izenekoak, antza denez. Ez du txartelontzirik ez beste ikurrik tontorrean, baina Mailukatetik hara heltzeko nahiko bide korapilotsua jarraitu beharra dago, bien arteko bidea egiteko karaitzezko horma eta ebakiak inguratuz egin behar baita.
Oso gertu (< 1.000 m)
Aratzelai koba (208 m.) · Argorri mendia (316 m.) · Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusia partzuergoa (558 m.) · Aratz koba (640 m.) · Aratz mendia (722 m.) · ARATZKASAROI zutarria (761 m.) · Agineta koba (904 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Aratzelai koba (208 m.) · Argorri mendia (316 m.) · Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusia partzuergoa (558 m.) · Aratz koba (640 m.) · Aratz mendia (722 m.) · ARATZKASAROI zutarria (761 m.) · Agineta koba (904 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig