Skip to main content

Beriain mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Beriain (1493m) gaina | ©Xabiaram (20190505)
Altuera
1.493 m
Beste izenak
San Donato
Zerrenda
Abiapuntuak
Uharte-Arakil · Irañeta · Unanu
Lurraldea

Tontorra inguratzen duten amildegiak direla eta tontorrera igotzea zaila ematen badu ere ez da hainbesterako. Unanutik abiatzen da biderik erabiliena (bidearen arrastoa Lizarragatik ere ikusten da): herriaren goi aldetik ateratzen den pistari jarraitu iturri batera arte, orduan basoan sartzen den xendari heldu eta honek zabal batera eramango gaitu. Handik aurrera galtzerik ez dago. Kontuz ibiltzeko mendia da lainoa bada, itzuleran zaila izan baitaiteke gandorretik jaisteko bidea topatzea. Itzuli ederra egin daiteke Beriaingo tontorretik Lezizara joan eta handik Andian barrena Lizarragako tunelera joz, hau zeharkatu eta Unanura itzuliz (7/8 ordu).
Beste igoera klasiko bat Uharte-Arakil aldeko bidearena da. Herritik bertatik abiatuz gero 1000 m inguruko igoera da. Hasieran pista zakar batek eskonbrotegi batera eramango gaitu, baina handik gora xenda bihurri bati jarraitu behar zaio pagadia eta harritzatan gora, tontorraren paretik gora lehendabizi eta ekialdera joz gero, Iparraldeko ertzeko malkarra gainditzeko leku egokiaren bila. Bizkarrera helduz gero nahikoa da ertzetik berriz Mendebaldera jotzea tontorrera heltzeko. Jaitsiera ere oso nekagarria da, desnibela handia izanik bide harritsua irristakorra baita.
Oso egitura bitxia duen mendia da eta bere itxura asko aldatzen da batetik edo bestetik ikusita. Tontorrean erpin geodesiko haundi bat, txartelontzia eta San Donato ermita topatuko dituzue. Ermitaren alderdi bat aterpea da, eta duela urte gutxi berritu dute.

Mendialdea*
Andia

Oso gertu (< 1.000 m)

San Donato eta San Kaietano eraikina (73 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Uztailaren 30·an - 04:06etan·an

    Mendi bikain honetarako proposatzen duzun ibilbideaz gain, badira beste hiru (nik dakidanez, behintzat, gerta baitaiteke gehiagorik ere egotea). Lehenengoa, klasikoena, Uhartetik abiatzen da, 1000 metroko desnibela izugarria gaindituz, bide nahiko on batez. Liburu anitzetan komentaturik dagoenez, ez dut gauza handirik erranen hari buruz. Bigarrena, Ollo ibarretik abiatzen den igoera luze eta nekagarria, egin ez dudana, baina egun bakar batean egiteak seguraski nahiko lanak emanen dituena. Bestea, eskalada saio labur bati beldur ez diotenentzat egina, Arbizu herriaren gainean zabaltzen den Iyurbain izeneko arrakala ikusgarrian zehar igotzen da. Behetik ikusita zeharkaezina badirudien ere, teknika aldetik ez da hainbestekoa, zirraragarria eta, bai, nahiko arriskutsua izan arren. Kasu egin beraz, batik-bat harria hezea baldin badago eta amildegiei beldur badiezue (800 metroko erorialdi garbia egon, badago). Gainerakoan, ibilbidea Lakuntzatik abiatzen da, larreen arteko pisten bidez hurbildu eta Iyurbain azpiko iparraldeko baso pikuan gora egiten du. Gehienbat bidetik kanpo egin beharreko ibilbidea denez eta maldak ezin latzagoak direnez, txangoa ez da mendian ibiltzeko ohitura urria dutenentzat. Nolanahi ere, tokia bihotza uzkurtzeko modukoa da, Ehko mendi batean kausi litekeen zirraragarrienetakoa. Arrakalan sartu aitzin, haren eskuineko horman, behetik begizta daitekeen kobazuko ttiki bat ikusten ahal dugu. Azkenik, bada beste ibilbide bat hankak zigortzea atsegin duten piztientzat: Iyurbaindik igo, Beriain, Satrustegi eta Txurregi tontorrak zeharkatu eta Iltzarbe edo Etxarren herrietara heltzea. Egin, egin daiteke: ederki dakit nik, afari bat ordaindu behar izan bainion piztia horietako bati, bederatzi orduz burutu baitzuen zeharkaldia, madarikatua halakoa. Nolanahi ere, bide hau ezin luzeagoa izateaz gain, gandorrean zehar egin beharreko azken kilometroak, harritzak eta ezpel itxiak direla eta ezin desatseginagoa da. Hala ere, apustuak irabazteko aukera ematen du.

  • account_circle

    alberto·k bidalia 2004·ko Irailaren 6·an - 12:11etan·an

    Aurten Iyurbainetik igo naiz eta oso polita dela iruditu zait. Eskalada oso errasa da baina segun eta norekin goazen, sokatxo bat lagungarria izan daiteke. Parabolts pare bat dago, beraz nahi izanez gero aseguratzeko ondo dago. Dena dela oso errasa da eta mendizale ohituentzat ez da oztoporik.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Apirilaren 21·an - 09:57etan·an

    galdera bat egin nahi nuke: zer moduz dago bidea goñitik beriainera mendiko bizikletaz joateko?

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Urtarrilaren 24·an - 21:59etan·an

    Abiapuntuei bat gehiago erantsi geniezaioke,Ihabar. Ihabartik irten hegoalderantz eta pista jarraituz, bada goraino eramango gaituen xenda bat. Bide malkartsua da hasieratik baina pena merezi du.Izugarri bide ederra da.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Martxoaren 6·an - 12:40etan·an

    Somos un grupo de montaña y nos gustaria hacer el recorrido desde Goñi a San Donato, y querriamos tener informacion y conocer la dificultad del mismo y lugares donde comer.
    gracias.

  • account_circle

    jesusignacio·k bidalia 2003·ko Martxoaren 10·an - 13:32etan·an

    No tiene ninguna dificultad con tiempo despejado. Desde el pueblo sale una pista que llega hasta la ermita de San Migueltxo. A partir de aqui se continua por una senda que gira 90 grados a la derecha cerca de una alambrada, se difumina pero no tiene perdida porque enseguida se sale del bosque y aparecen marcas amarillas. Se pasa junto a unos restos prehistoricos y se supera una loma desde la ya que vemos la meseta de Berian. Hay que atravesar una hondonada por la derecha y una vez en la meseta solo nos resta recorrerla hasta llegar a la cima. Es un recorrido muy bonito, variado y con unas vistas magnificas.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Martxoaren 24·an - 13:16etan·an

    Dorraotik ere igo daiteke Beriain/San Donatora. Hemendik abiatuz gero Unanuko bide ia bera den arren, Dorraon dagoen animali hilen tegia ikus daiteke, putreei jaten emateko eremu itxi, usaitsu baina ikusgarria.

  • account_circle

    Aritz·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 28·an - 22:47etan·an

    Mapari begiratuta, Leziza eta Berian mendiaren koordenadak trukatuta daude.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 30·an - 22:27etan·an

    Bai, bada zerbait oker zenbaki horietan, baina ez dut datu zuzenagorik. Ea norbaitek argitzen digun.

  • account_circle

    Oskar_Garcia·k bidalia 2004·ko Apirilaren 24·an - 16:06etan·an

    Epaaaa!
    Atzo egon nintzen Leziza mendian ta fijo oker daudela datuak. Lezizaren tontorrean GPSak beste koordenatu batzuk zituen, gainera sartuta neukan Lezizaren datuak oker zeuden ze nengoen puntutik GPSak 2,67 kilometrotara kokatzen zuen Lezizaren tontorra, hau da, kriston aldea. Gainera, Berianen egon nintzenean gauza berdina gerta zitzaidan, 2,6 kilometrotara kokatzen zuen tontorra. Nere iritsiz bien arteko koordenatuak trukatuta daude.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2004·ko Apirilaren 24·an - 16:34etan·an

    Duela gutxi aldatu ditut berriro! Noiz hartu zenituen koordenadak? Orain ezin du halako okerrik egon. Goien ikusten den mapan ikusi besterik ez dago, nahiko zuzen dagoela dirudi (mapa hori geoerreferentziatutako irudia da eta mendien ikonoak sartutako koordenaden arabera kokatuta daude)

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2004·ko Apirilaren 24·an - 18:41etan·an

    Nafarroak lurralde informazio zerbitzuan (SITNA: Sistema de Información Territorial de Navarra; http://sitna.tracasa.es/) bi kontsulta ein ditxut Beriain eta Lezizako UTM koordenatuekin, eta bixak ondo dare.
    Oskar, aldatuixozuz pilak GPSiari. ;-)

  • account_circle

    Oskar_Garcia·k bidalia 2004·ko Apirilaren 25·an - 14:57etan·an

    Oxtia! Ez nekien koordenatuak aldatuta zeudenik!!!!! Datuak liburutik atera nituen (Ehun mendien katalogoa), baina hemendik aurrera datuak web orritik hartuko ditut dirudienez datu zuzenak jarri dituzuelako. Barkatu!!!!!! Pilak aldatzen dizkiot sarritan, jeje!!!!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Irailaren 2·an - 09:12etan·an

    Beriain mendi ikusgarria da pena merezi du bertara hurbiltzea. Tontorrera heldu eta sekulako "zelaia" dago eta kriston bista polita dago. Ala ere Unanuatik igotzea errexagoa iruditzen zait. Azkenengo aldiz, Huartetik abiatu ginen eta aldapa dexente dago, baina duda barik gomendagarria da.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2003·ko Azaroaren 14·an - 19:18etan·an

    Lizarragako tuneletik Beriainera joan etorria egiteko zenbat ordu behar dira?.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2003·ko Azaroaren 15·an - 10:05etan·an

    Ibilbidea gora-behera gutxikoa izanagatik, luzea da oso, nik uste lau ordu baino gehiago beharko duzula joan-etorria bide beretik egiteko.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2003·ko Azaroaren 15·an - 18:00etan·an

    Eskerrik asko

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Apirilaren 23·an - 13:19etan·an

    Lizarragako gainetik ermitarainoko joan-etorria egiteko, bizi joanda 5 ordu t\'erditik sei ordura beharko dituzu.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Apirilaren 27·an - 21:08etan·an

    saludos
    voy a ir el, próximo dia uno de mayo con un amigo al beriain desde lizarraga y me estoy encontando con horarios diferentes
    quisiera saber con aproximación cuánto se tarda y como es el recorrido
    mila esker
    e4duardo

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Apirilaren 28·an - 09:27etan·an

    Mensaje para Eduardo. Como anteriormente he comentado, yendo a un ritmo considerable, a mí me costó alrededor de tres horas desde el alto de Lizarraga al buzón de Beriain. De aquí yo bajé a Unanua. El recorrido de vuelta parece que costaría menos, ya que la tendencia es a bajar.
    En cuanto al recorrido decirte que es una especie de herradura que recorre la sierra de Lizarraga en una de sus partes y la sierra de San Donato en la otra. Comienza en el puerto de Lizarraga a unos 1.060 m. y acaba en el punto más alto, Beriain, aproximadamente a 1.450 m., por lo que es un recorrido muy fácil. Al llegar al alto de Lizarraga aparca a la izquierda (si accedes desde la Sakana), y a la derecha si accedes desde Tierra Estella. Verás una borda y seguidamente una valla metálica que probablemente estará cerrada (no se debe cruzar la valla en coche). Tras la misma comienza una pendiente de hormigón bastante pronunciada. Síguela hasta llegar al llano. Desde aquí ya caminarás sobre yerba. El recorrido es sencillo pues hay bastantes marcas de ruedas (coches de los pastores) que puedes tomar como referencia. Si te encuentras con la niebla yo lo dejaría directamente pues puedes aparecer en Goñi, o yo que se. Bueno, con el día claro durante la primera parte del recorrido tendrás siempre a la vista, a tu izquierda, Beriain (situado en la segunda parte de la herradura). Tienes que continuar durante aproximadamente una hora y media antes de llegar al lugar donde deberás torcer. Antes de llegar aquí habrás pasado por una charca de agua, habrás dejado atrás una casita (déjala a la izquierda), y posteriormente llegarás a una hondonada en la que verás otra charca y probablemente una senda que baja mucho hacia la izquierda y se une a la pista que baja a Unanua. Este lugar se llama Leziza-gora y en el mismo hay algunas bordas de pastores. No tuerzas a la izquierda y mira al frente. En los prados verás dibujadas unas sendas. A la izquierda verás también toda la sierra de San Donato (una gozada), pero tu la bordearás por detrás. Ve hacia las sendas, subiendo; te encontrarás con el camino que llega desde Goñi por la derecha. Una vez arriba, estás en Minkulu, deberás seguir un camino empedrado que parece una calzada y es fácil de seguir. En adelante estarás tomando la curva por la que accederás a la sierra de San Donato. Siguinedo este camino, ya por hierba, en un momento dado verás de frente los espectaculares cortados de la vertiente que da a la autovía de la Sakana. Irás torciendo hacia la izquierda hasta ver de frente el monte Beriain, a la izquierda el Leziza y a la derecha los cortados. No tienes más seguir hacia adelante por una inmensidad de prados.
    Observaciones: Se hace bastante monótono aunque no deja de ser bonito; puedes encontrarte con manadas de yeguas, multitud de cuervos y algunos buitres. POR OTRA PARTE ES TOTALMENTE DESACONSEJABLE CON NIEBLA. ES MUY MUY FÁCIL PERDERSE.

  • account_circle

    Isuts·k bidalia 2004·ko Ekainaren 7·an - 13:09etan·an

    Aditu dugunez, Lizarragatik Beriango ermitaraino 4 ordutik gorako ibilbidea dago. Kontutan hartzeko gomendio pare bat, bero handiko egunetan ur dexente eraman bidean iturririk ez baitago eta bestetik gerizperik ez dagoela. Beraz, kontuz izan bero egiten duen egunetan. Halere, ibilbide nahiko laua da eta polita era berean.
    Gu atzo inguru horietatik ibili ginen. Lizarragatik abiatu ginen Berian aldera, baina igotzeko asmorik gabe. Hala ere, ermita gero eta gertuago ikusten genuen einean bertaraino joateko animatzen joan hasi ginen. Hala ere, ez ginen goraino igo, izugarrizko beroa egiten zuelako eta ia urik gabe geratu ginelak. Joan etorrian ia 6 ordu eman genituen. Beraz, goraino igo bagina beste ordu eta erdi ala bi ordu gehiago emango genituzke guztira.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Uztailaren 26·an - 23:28etan·an

    Ibilbidea egin berri dut, eta joan-etorria sei ordutik goragokoa da. Ederra, apenas aldaparik ez, baina luze baino luzeagoa.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Urtarrilaren 21·an - 18:53etan·an

    ¿Cuánto se tarda de Goñi (Nafarroa) a la cima del Beriaian y cuál es el recorrido y dificultades? Ezkerrik Asko.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2004·ko Urtarrilaren 27·an - 00:07etan·an

    Echale unas dos horas. La ascensión no es muy dura, pero el tramo desde Treku hasta la cumbre de Beriain es muy largo (y no hay agua).

  • account_circle

    Asier·k bidalia 2004·ko Maiatzaren 8·an - 14:18etan·an

    Iepa!
    Beriaingo igoera bizikletaz egin nahi dugun lagun talde bat gara. Lizarragatik ertetzeko asmoa dugu, inork aurrez egina badu eta argibiderik emango baligu eskertuko genuke. Zailtasun handikoa al da bizikletaz egiteko?

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2004·ko Maiatzaren 22·an - 17:17etan·an

    Ez, eztauka zailtasun haundirik Lizarraga portutik Beriainera doian bidiak. Ibilbidia Cruzek xehetasun haundiz azaldu dabena da. Lizarragatik Leziza-goraraino belar eta lurrezko bidia da, aldapa oso gitxikin, eta eztauka bape zailtasunik. Hemendik aurrerako bidia kaxkarraua da, tarteka harri asko dauzka ta. Batezbe Lezizaren paretik pasa arte edo. Gero berriz be belardixetan ziar nahiko bide erreza dau tontorreraino.
    Beste aukera bat Unanuatik igotzia da. Oinez igotzen danak Iturtxiki iturriraino pista bat jarraitzen dau, eta iturrixa pasau ondoren pistia laga eta zuzen gora eitxen dau. Bizikletaz ezin da handik juan, jakina. Baina pista hori jarraitxu ezkero, Beriainen hegoaldeko pareten azpitxik, basuan ziar eta aldapa gutxikin mendi gainera helduko zara. Eta hemen Lizarragatik datorren bidiakin elkartuko zara.
    Batetik igo eta bestetik jaiztia gomendatzen dotxut. Nik hala ein neban aurtengo otsailian.

  • account_circle

    josu·k bidalia 2004·ko Irailaren 2·an - 13:47etan·an

    BERIAINERA BIZIKLETAN JOATEA EZ DA OSO INTERESGARRIA JOANA NAGO ETA EZ ZITZAIDAN GUSTATU,BEHIN UNANUKO PISTARI JARRAITU ETA TXABOLA BATZUTARA IRISTEAN(ALANBRADA BAT DAGO)AURRERA JARRAITU BEAR DA (ARTZAINEN TODOTERRENOEN MARKAK) ETA ONDOREN ,ALANBRADATIK 700M+-,EZKERRERA ARTU BEAR DA(ALDAPA)ETA BIDE MALKARTSU BATETIK JARRAITZEN DU NON NOIZEAN BEIN BTT-TIK JEITSI BEARRA DAGOEN.ONDOREN JEITSIERA TXIKI BATEN OSTEAN PISTA BATERA IRISTEN GARA(EZTA OSO NABARMENA)ARI JARRAITUZ PIXKANAKA GERO ETA GERTUAGO IKUSIKO DUGU BERIAIN,AZKENEAN ALDAPA 1TN OSTEAN MALKARTSUA ETA EZEROSOA IRISTN DA.BEHIN BASOTIK IRTENDA EZTAGO ITURRIRIK.ITZULERA LIZARRAGAKO TUNELETIK EGITEA GOMENDAGARRIA DERITZOT.

  • account_circle

    tatorris·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 1·an - 10:57etan·an

    Este fin de semana he subido desde Unanu y me ha parecido una subida preciosa. Debo advertiros de que ahora mismo la ermita esta en obras (en tantos sitios he visto quejarse de su estado deplorable que parece que ha hecho efecto) con un montón de albañiles y montañeros voluntarios (eso parecían) colaborando en su rehabilitación. Por tanto a aquellos que les guste la paz y el silencio de las cumbres que se vayan olvidando de la cime de Beriain hasta que terminen...

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Martxoaren 28·an - 21:44etan·an

    el otro dia un grupo de xabales de orduña(bizkaia) subimos a este monte nos parecio mu bonito y tiene una subida bastante larga pero sencilla.desde lo alto hay unas vistas preciosas. Nos gusto muxisimo y tenemos ganas de volver.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 9·an - 09:27etan·an

    Voy a ir dentro de poco con un grupo de chavales por ahí (de un grupo de tiempo libre), ¿sabes si se puede entrar al ermita/refugio? es por si nos hace mal tiempo, para no jugarnosla. Hemos oido que la han arreglado e igual le han echado el cierre...
    Gracias,A disfrutar del monte, aupa!
    Javi

  • account_circle

    mou·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 9·an - 13:21etan·an

    Aupa javi.
    Ni Beriainen apirilaren haseran izan nintzen eta baseliza obretan zegoen, eta baselizaren ataria obretako tramankuluak eta materiala gordetzeko erabiltzen zuten. Orain ez dakit nola egongo dan, baina suposatzen dut antzera egongo dela. Ondo izan.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 10·an - 09:20etan·an

    Buenas mou,
    Comentas que la entrada está con cacharros de la obra,o sea que no se puede ni entrar en la ermita,no? Es que si dentro está más o menos libre aunque haya trastos iremos pa yá, pero si dices que está cerrada por las obras, pos iremos pensando en otro sitio. ¿Alguna sugerencia de monte con refugio accesible arriba? (más o menos cerca de iruña)
    Muchas gracias,
    Javi

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 10·an - 22:39etan·an

    Baduzue aterpea tontorretik gertu <a href="/drupal-5.8/mendi/Erga">Ergan</a>, <a href="/drupal-5.8/node/698">Santa Marina</a>n, <a href="/drupal-5.8/node/403">Malkasko</a>n, <a href="/drupal-5.8/node/233">Etxauri</a>n...

  • account_circle

    mou·k bidalia 2006·ko Apirilaren 26·an - 11:10etan·an

    Bidea Goñitik abiatuta San Migel baselizaraino pista da dena eta ez da hain maldatsua, baina, hemendik Treku mendira bidea bihurtzen da eta aldapa gogorrak daude. Treku menditik Beriainera, hasieran jetsiera daukazu eta ondoren dena igoera da, bidetik ala Andiako belardietatik joan zaitezke, Nahiko gogorra da eta gerta daiteke luzea egitea. Urrutian beti San Donatoko baseliza ikusten dezu eta badirudi ez zarela inoiz iritsiko. Guztira Goñitik 8 km. inguru izango dituzu oso gogorrak, baina merezi du. Paisaia zoragarria eguraldi ona atera ezkero.Animo!

  • account_circle

    mou·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 10·an - 14:58etan·an

    Aupa Javi.
    Yo cuando estuve, la ermita estaba cerrada, al unico sitio que se podia entrar era al portico, que era donde guardaban los materiales y cosas de obra. Para dormir con gente no estaba bien.
    Por pamplona sitios que se me ocurren, pueden ser El monte Mortxe, en la cima hay una ermita y un refugio.
    Para mas información, en esta pagina donde puedes ver las fotos e itinerarios.
    Sino también puedes ir a www.mendikat.net (aqui puedes ver información del monte y recorridos, y distancias).
    WWW.rutasnavarras.com (todo tipo de información: recorridos cortos largos, picos, fotos, distancias, mapas.....)
    Haber si sacas algo de aqui.
    Suerte Javi.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

San Donato eta San Kaietano eraikina (73 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi