Skip to main content

Goñi .. Beriain ibilbidea

BatenBat·k

2005/08/30 - 00:00

Abiapuntua
Goñi
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Joan den asteburuan lagun batzuk igo gara Goñitik abiatuta, baita Goñira bueltatu ere bai. Bidea ez da oso zaila, baina uste baino luzexeagoa gertatu zaigu, 5 ordu inguru eman genituen ttipi-ttapa....

Goñiko eliza zaharraren parean (goian dagoena, hain zuzen ere) abiatzen den pistatik joan behar duzue lehenbizi, san Migeltxo ermita ospetsua pasa eta burdinezko langa bat aurkitu arte. Hau zeharkatutakoan pista utzi eta eskuinetara egin behar duzue, pagadi ederraren barrena doan bide batetik. Hasieran burdin-hesiaren pare-paretik ibiliko zarete. Batzuetan bidea (aintzinako galtzada bat) ez da oso nabarmena, baina hor badaude hainbat cairn edo harri koxkor laguntzeko. Pagadia utziko duzue azkenean aldapa piko bati ekiteko, hemen ezpel ale ederrek lagunduta. Gero, bizkarraren gainean Lezizako bazterrak eta Beriain bera ikusiko duzue. Hemendik aurrera bidea nabarmen-nabarmena da eta ez da gauza askorik esan behar.

Lehen esan bezala, bide hau luzexegia da joan-etorria egiteko, baina oso aproposa da Unanu edo Uhartetiko malkar "beldurgarriak" saihestu nahi dutenentzat (tira, sasoinean egonez gero ez dira hain gogorrak...). Bestalde, aukera polita ere bada Ollo eta Goñi ibar zoragarriak ezagutzeko.

Aholku bat: aukeratutako bidea edozein izanda ere, Beriain berez ez da oso mendi zaila eguna oskarbi badago, baina euriarekin edo, zer esanik ez, lanbroarekin hobe duzue igotzen ez bazarete. Izan ere, despistatuz gero hortze dituzue ikaragarrizko amildegiak edo "bargak" (holaxe esaten diete sakanako euskaldunek).

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi