Skip to main content

Uharte-Arakil .. Beriain ibilbidea

BatenBat·k

2004/04/04 - 00:00

Abiapuntua
Uharte-Arakil
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Uharte-Beriain-Unanua-Uharte

Uharte herriko hego aldeko auzotik abiatu. Bidean errotarrien harrobia ikusteko aukera izango duzue, eta nola ez, txerriak solte. Pazientzia izan igoera aldapatsua baita zati zati batzuetan, hartu arnasa, begiratu ipar alderako paisaia: Aralar, Madalen haitz, Ireber, Saioa, Adi... Sakana bailara. Uhartetik Beriainaino mila bat metroko igoera dago.

Jaitsi Unanuarantz ohiko bidetik eta herri gaineko iturrira heltzean jo iparrerantz, Unanuaren Rasorantz, eta Beriainen muturrari buelta eman Uharterako norabidean.

Garai honetan bazoazte aukera izan dezakezue Beriaineko ur-jauzia ikusteko, aitzakia nahikoa irteera hau egiteko.

Inon irakurri izan dut bide ondoan San Buenabentura ermita dagoela, bada jakizue aspaldian desagertua dela, eta irudia Unanua herriko elizan dutela, hau jakin ahal izan genuen Unanuako bi "atso euskaldunei" esker. Euskarak dirau!!!

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi