Skip to main content

Berriketa: Monumentu megalitikoez

Inaxio, duela hilabete batzuk eman zenizkigun argibideen arabera, ez da komeni aurkitzen ditugun ustezko megalitoen kokapena argitaratzea... Beraz, zer egin behar dugu jada webgunean jasota ditugun ustezko megalitoekin, eta aurrerantzean aurkitzen ditugunekin? Azkenaldian egin ditudan ibilaldietan aurkitutako bi susmagarri baditut, zuei erakutsi nahi dizkizuedanak...

Kaixo lagunok. Jatsaguneko orrialdean argazki pare bat jarri dut, baina ez nago seguru. Argazkietako harrespila Urdanarreko gailurrean (1217m)aurkitu nituen, eta posizioa ez dator bat hemengo maparekin. Argazkiak oker jarrita badaude, erran eta kendu eginen ditut. Ongi izan!

Cualquier piedra que se ve en el monte no se puede aportar como menhir, parece que empieza a valer todo para llenar de fotos la web. Algunas piedras que se aportan como menhires nuevos me parecen muy dudosos, y ademas sin aportar alguna documentacion o dato que lo determine.
Agur.

  • Indusketan aurkitutako materialak aipatzeko eremua kendu egin dut, egokiagoa iruditu zait dagokion artikuluarekiko lotura erantsi edo dokumentua bera eranstea, kopiatzen ibili beharrean.
  • Elementu kopurua: tumulu, tumulu-eremu eta harrespil multzoen kasuan erabili izan dugu, baina egokiagoa litzateke tumuluak eta harrespilak banaka jasotzea, dagokien informazioa ere bereizita jaso ahal izateko. Beraz, "harrespil multzo" edo "tumulu multzo" bezala jasota dauden monumentuen kasuan harrespil bakoitzeko fitxa bat eratu beharko genuke.