Etiketak: Frantzia eta Espainia arteko mugako mugarria
- 1 Esporofito hauskorra, urterokoa; esporontziak biluzik daude, pinulen ertz kanpora-kiribilduak (sasi-indusioa) ez baititu estaltzen; fronde dimorfikoak, batzuk antzuak eta besteak emankorrak (22) >> 3. Anogramma
- - Esporofito bizikorra, errizomaduna; sasi-indusioak estalitako esporontziak; fronde dimorfikoak edo homomorfikoak (23,24) #2
- 2 Fronde antzuak eta emankorrak desberdinak dira; sasi-indusio etengabea, pinulen azpialdea ia osorik estaltzen duena; erraki berdexka edo horixka (23) >> 1. Cryptogramma
- - Fronde antzuak, halakorik dagoenean, emankorren antzekoak dira; sasiindusio etena, pinulak ertzean baino estaltzen ez dituena; errakia gaztaina-kolorekoa edo beltzezka da (24,25) #3
- 3 Abaniko-itxurako pinulak, oinaldean falka-itxurakoak, argitara ikusten den nerbiazio dikotomikoarekin; errakia gaztaina-kolore ilunekoa edo beltzezka da, eta ez du palearik (24) >> 4. Adiantum
- - Arrautza-itxurako pinulak, nerbiazio pinatuarekin; errakiak gaztaina-ko lore gorrixka du eta paleek ere bai (25) >> 2. Cheilanthes
- 1 Frondeek 2-5(10) cm dituzte; orriaren azken lakainak orriaren alde batean daude denak; errizoma ia harikara; indusioak bi kusku ditu eta hauek esporontzien errezeptakulua biltzen dute (30) >> 1. Hymenophyllum
- - Frondeek (7)10-40 cm dituzte; orriaren azken lakainek jarrera simetrikoa dute; errizomak 3 mm-ko diametroa du; indusio zilindrikoa; esporontzien errezeptakulua indusioa baino askoz luzeagoa da (31) >> 2. Trichomanes
- 1 Orri triangeluarra; pinen errakiak ez du ildaskarik; beheko pinak erreflexuak dira (37) >> 2. Phegopteris
- - Orria lantzeolatua edo obatu/lantzeolatua da; pinen errakiak ildaskak ditu; beheko pinak erreflexuak edo bestelakoak dira (38,39,40) #2
- 2 Lerro-itxurako soroak, indusiorik gabe; orriak ile asko ditu bi aldeetan; pina pinatifidoak, sartune ez oso sakonekin, kanporantz kiribildu gabeko ertzekin (38) >> 4. Stegnogramma
- - Soro biribilak, indusio erorkorrarekin; orriak ez du ilerik edo ile gutxi du; pinak ia pinatisektuak dira, ia nerbio nagusiraino iristen diren sartune sakonak dituzte, eta heldurik daudenean ertzak kanporantz kiribiltzen zaizkie (39,40) #3
- 3 Fronde sortakatuak; frondeen txortena orria baino laburragoa da; ertzeko soroak, pinula lauetan (39) >> 3. Oreopteris
- - Fronde bakartiak; txortena orria bezain luzea da edo laburtxoagoa; soroak ia ertzean daude eta pinulen ertz kanpora-kiribilduak zati bat estaltzen die (40) >> 1. Thelypteris
- 1 Frondeek (30)50-150 cm dituzte; txortena orriaren 1/3 da gehienez, eta han-hemenka paleak ditu luzera guztian; soroak biluzik daude, edo koma-itxurako indusioa dute frondeari albotik itsatsita (54) >> 1. Athyrium
- - Frondeek gehienez 25(45) cm dituzte; txortena orria baino luzeagoa da edo laburxeagoa, ez du palearik edo paleak oinaldeko muturrean ditu; soroak biluzik daude, edo txano-itxurako indusioa dute frondeari soroaren alde basiskopikotik itsatsita (55) #2
- 2 Pinulek gingil erregularrak dituzte; errizoma luze eta herrestaria, hanhemenkako paleekin; indusiorik gabeko soroak (55) >> 2. Gymnocarpium
- - Pinulek gingil irregularrak dituzte; errizomak puntan arrautza- edo lantza-itxurako paleak ditu; soroek txano-antzeko indusioa dute, lantzaitxurakoa, erdizirkularra edo tartekoa (56) >> 3. Cystopteris
- 2 Soroak orri-azpietan sakabanaturik daude; pina ia osoak edo irregularki zerratuak (66) >> 2. Cyrtomium
- - Soroak ilaretan daude pinetako nerbio nagusien alboetan; pina erregularki zerratuak (67) >> 1. Polystichum p.p.
- 3 Giltzurrun-itxurako indusioa; pinula simetrikoak; pinulen ertza horztuna edo ia osoa da, eta ez du arantzatxorik (68) >> 3. Dryopteris
- - Ezkutu-itxurako indusioa; pinulek oinalde asimetrikoa dute eta ertzean arantzatxoak dituzte (69) >> 1. Polystichum p.p.
- 1 Frondeak gehienez 0,7 m luze dira, 1-pinatipartituak edo 1-pinatisektuak, dimorfikoak (pina antzuak 3-5 mm zabal dira, pina emankorrak 1-2 mm zabal, eta batzuk zein besteak 3-7 cm luze); soro linealak, zenosoro etengabeetan elkartuak; ugal-bulbilorik gabeko errakiak (80) >> 1. Blechnum
- - Frondeak gehienez 2,5 m luze dira, bipinatipartituak, homomorfikoak; pinak gutxienez 10 cm zabal dira, eta gehienez 30 cm luze; soro luzanga/linealak, bakartiak, zenosororik osatzen ez dutenak; errakiak punta aldean ugal-bulbiloak izaten ditu (81) >> 2. Woodwardia