Landare lehortarrak edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak; loreen periantoa bi bertizilotan dago (inoizka gehiagotan), eta biek alde nabarmenak dituzte itxuran, tamainan, kolorean edota ehunduran; petalo guztiak bat eginda daude oinaldetik hasita, hodi ± luzea, ezkila edo mihia (ligula) eratzen dutela; obulutegi inferoa edo erdi-inferoa; lore liguladunak edo ligulagabeak
- 1 Loreek 8-10 lorezil dituzte; eltze-itxurako korola zurixkak, berdexkak edo arrosak; landare zurkarak (83) >> 46. Ericaceae p.p.
- - Loreek 5 lorezil edo gutxiago dituzte; korolek ez dituzte aurreko ezaugarri horiek; landare belarkarak edo zurkarak #2
- 2 Hostoak bertiziloetan daude 4naka, gutxienez, edo txortenaren barrualdean estipulak dituzte (84) >> 112. Rubiaceae p.p.
- - Hostoak ez dira bertizilatuak eta ez dute estipularik txortenaren barrualdean (85,87) #3
- 3 Lorezilak korolaren gingilen aurrez aurre daude; hosto guztiak obobalak dira, behekoak errosetan daude; loreen kanduak belaunduak dira eta erdialdean brakteatxo bat dute (85) >> 50. Primulaceae p.p.
- - Lorezilak korolaren gingilekin txandakaturik daude; landareak ez ditu gainerako ezaugarriak batera #4
- 4 Loreak kapituluetan daude; kapituluen inbolukruak 2 braktea baino gehiago ditu #5
- - Loreak ez daude kapituluetan, edo kapituluen inbolukruak 2 braktea ditu #7
- 5 Kapsula-erako fruituak, hazi askorekin; kalizaren gingilak berdexkak eta nabarmenak dira (86) >> 111. Campanulaceae p.p.
- - Fruitu zabalgaitzak, hazibakarrak; kalizaren gingilak gehienetan ez dira berdexkak, eta ile, zurda, ezkata, koroa edo belarritxoen forma izan dezakete (87,88) #6
- 6 Loreek 4 lorezil dituzte eta anterak aske daude; kaliza zurdaz osatuta dago eta koroa-itxurako inboluzeloak inguratzen du; aurkako hostoak (87) >> 115. Dipsacaceae
- - Loreek 5 lorezil dituzte eta anterak bat eginda daude estiloaren inguruan; kaliza ilez, ezkataz edo belarritxoz osatuta dago, eta ez du inboluzelorik; hostoak gehienetan txandakatuak dira, oso gutxitan aurkakoak (88) >> 116. Asteraceae p.p.
- 7 Antera eseriak; polen-aleak polinioetan elkartuta daude; hosto paralelinerbioak (89) >> 140. Orchidaceae p.p.
- - Harizpidun anterak; polen-aleak ez daude polinioetan elkartuta; nerbiazio pinatuko hostoak #8
- 9 Loreek 1-3 lorezil dituzte; fruitu lehor zabalgaitzak; urteroko belarrak edo bizikorrak, zenbaitetan zurkarak oinaldean (90) >> 114. Valerianaceae p.p.
- - Loreek 4-5 lorezil dituzte; drupa-erako fruitu mamitsuak; zuhaixkak, zenbaitetan igokariak, edo belar bizikorrak (91) >> 113. Caprifoliaceae
- 10 Kapsula-erako fruituak; lore hermafroditak; korola urdinxkak edo zuriak; landareak ez dira igokariak, ez dute kiribilik (92) >> 111. Campanulaceae p.p.
- - Fruitu mamitsu zabalgaitzak; lore sexubakarrak; korola horixkak edo zuriak; landareak sarritan igokariak dira, kiribildunak edo kiribilgabeak (93) >> 41. Cucurbitaceae