Artaza-Dulantz ibilbidea

Xabiaram·k

2019/07/28 - 11:17

156 klik
Abiapuntua: Artaza
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:800 m
Eskema: Artaza-Ekaitza-Dulantz-Urguntza-Igarate-Artaza
Luzera:21.00 km
Iraupena: 8 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Ameskoabarrena

(2019-07-22) Egun pasako mendi ibilaldia Ameskoak eta Urbasako mendietan.

6-7 orduko ibilaldia.

Ibilbidea Artaza herriaren ondoan dagoen kanpinean abiatzen da, hemen Artazara doan bideska hartu eta herrirra iritsitakoan mendian gora egiten duen "Artaza-Lizarragako mendatea artzain bidea" jarraituko dugu, tartea hau da eguneko maldatsuena, 500 metro inguruko desnibela gainditu behar da. Bidea ona da, behealdean harritsuagoa eta goialdean behin pagadian sartuta lurrezkoa, honela iristen gara bargaren gainera (1050m) ordubete luzeko ibilaldia eginda.

Aurrerantzean Ekaitza (1166m) eta Dulantz (1243m) tontorreratara doan bidea jarraituko dugu, bidea zabala eta ondo markatua dago eta ez du batere zailtasunik jarraitzeko.

Bigarren ordurako Ekaitza (1166m) tontorrean gaude, bidean topatuko dugun harresia pasa eta eskuinera hartuz igoera txiki bat osatu ondoren.

Hurrena Dulantz (1243m) mendira iristea da, honetara beste ordubete inguruko ibilaldia egin beharko dugu pagadi basoan barrena, bide ona dago tarte honetan ere eta malda gutxikoa, 100 metroko desnibela besterik ez. Behin Dulantzera iritsita ondoan dagoen Alto de La Nevera (1214m) tontorra ere igoko dugu.

Jarraian Arronizko saroiak aldera daraman bidezidorra jarraituko dugu, baina zelaigunera iritsi baino lehen hegoalderako norabidea hartuko dugu buelta emateko "Basazelaia" eta "Haritzgain" izeneko inguruetara, hemen jadanik 4 orduko ibilaldia eginda, atseden bat hartu eta zerbait jateko une egokia da. Nik ordubeteko geldialdia egin nuen pagadiko gerizpe erosoan.

Bazkaldu ondoren ordu pare bateko itzulera bidea gelditzen zaigu, lehenik Urguntza izeneko saroi aldera iritsiko gara bideskari jarraituz eta hemendik aurrera goizean bargaren igoera egin dugun tokira bueltatuko gara, jeitsierarako bide berdina jarraituko dugu Artaza herrira itzuliz.

Wikiloc IDa: 39062475
Dulantz (1243m) gailurra

Komentariorik ez..