Altuera:464 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Tafalla
Lurraldea:Nafarroa
Tafallatik hego-mendebaldera, berdegune zabal bat ikus daiteke airetik egindako argazkietan. Pinuz eta quercus familiako zuhaitzak dira nagusi pista eta bide ugarik zeharkaturiko baso honetan. Mapetan altuera beretsuko hainbat puntu ikusiko ditugu. Guk 4. mailako seinalea dagoen puntua aukeratu genuen tontortzat, paisaia ikusiko genuelakoan, baina badirudi zuhaitzak hazi direla seinalea jarri zen garaietatik, eta orain Nafarroako erdialdeko pasiaiak adarren artean ikusi beharko dugu. Bide asko daudenez, eta egoera onean egonik, aukera polita da baso desberdin batean barrena ibiltzeko.
Inguru bakartiak.
Kaixo mendizaleok.
Heranegun (2018-09-29) izan nintzen bertan eta abiapuntua NA-6140 3. km inguruan pista nagusi bat abiatzen da mendialdeko iparraldea zeharkatzen duena, berau segi eta bukaera aldera mendi magala amaitzen den gunean, ezkerrera bide bat gorantza abiatzen da tontorrera. Tontor inguruan aterpetxe bat dago.
Ondo izan.