Epilobium hirsutum

inaxio·k

2006/06/18 - 17:57

Loreak
Loreak ©inaxio (20080816)
1183 klik

Lantza-itxurako hosto txandakatuak eta lore zigomorfikoak; antesian estiloak makurtuta daude (81)

Landarearen beheko erdian gutxienez, hostoak aurrez aurre daude 2naka edo bertiziloetan 3naka; lore aktinomofikoak; estilo tenteak, eskuarki

 

Hostoak 3(4)naka daude bertiziloetan; landarearen neguko organoak turioi gorrixkak edo horixkak dira; lorexaki osoak

Hostoak –goikoak izan ezik– aurkakoak dira; landareak neguan turioiak edo bestelako organoak ditu; lorexaki osoak edo lau gingilekoak

 

Lau gingileko lorexakiak (83)

 

Lorexaki osoak (kali- edo buru-itxurakoak) (88)

 

Zurtoinen erdialdean eta hostoetan 0,5 mm-tik gorako ile zutituak daude; hosto eseriak edo ia (82,83)

 

Zurtoinen erdialdean eta hostoetan 0,3 mm-tik beherako ile adpresoak daude edo ia ez dago ilerik; hosto txortendunak edo ia eseriak (84)

 

Hostoak erdi-besarkatzaileak dira, gehienetan goiko aldea dute alderik zabalena, eta ertzetan hortz ± gakotuak dituzte; zurtoinak horixkak dira eta behealdean esfoliakorrak; (10)12-18 mm-ko petaloak; sepalo apikulatuak (82)

Hostoak ez dira besarkarkatzaileak, beheko erdia dute alderik zabalena eta ertzetan hortz txikiak dituzte; zurtoinak gaztaina-kolorekoak edo morexkak dira eta behealdean ez dira esfoliakorrak; (4)6-10 mm-ko petaloak; sepalo mukroidunak (83)

Generoa:Epilobium
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:30 cm
Tamaina gehienez:150 cm
Garaiera gehienez:1500 m
Ingurunea: Lur +- hezeak eta nitrifikatuak, areketan, ibai eta urmaelen ertzetan, basoetan eta belardietan.

Hostoak erdi-besarkatzaileak dira, gehienetan goiko aldea dute alderik zabalena, eta ertzetan hortz +- gakotuak dituzte; zurtoinak horixkak dira eta behealdean esfoliakorrak; (10)12-28 mm-ko petaloak; sepalo apikulatuak.

Ugaritasuna: Ia lurralde osoa, goi-mendiak izan ezik: A

Komentariorik ez..