Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Sepaloak 4-5.5 mm luze dira; kapsula 4-6 mm luze; petalo urdin argiak; haziak 2-3 mm luze dira, arrautza-itxurakoak, eta punta aldean ez dira mehartzen; landare bizikorra edo bi urtez behingoa, inoizka urterokoa, normalean zurtoin asko dituena.
Petalo horiak
Petalo urdinak, arrosak edo zurixkak
Hostoek oinaldean 2 guruin dituzte; petaloak 2 cm-tik gorakoak dira eta azkazaletatik bat eginda daude; zurtoin angelutsuak (75)
Hostoek ez dute guruinik oinaldean; petaloak 2 cm-tik beherakoak dira eta erabat aske daude; zurtoinek ez dute angelu zorrotzik (76,77)
Beheko hostoak aurkakoak dira; sepaloak eta kapsula ia luzera berekoak dira; petaloak 8 mm-tik gorakoak dira, sepaloak baino 3-4 aldiz luzeagoak; belar bizikorra (76)
Hosto guztiak txandakatuak dira; sepaloak kapsula baino askoz luzeagoak dira; petaloak 8(10) mm-tik beherakoak dira, sepaloak baino 2 aldiz luzeagoak edo; urteroko belarra (77,78)
Hosto latz samarrak; lantza-itxurako sepaloak, akumen luzearekin, 4-6 mm luze; 6-8(10) mm-ko petaloak; landare zurruna; gehienetan, lore-elkarte trinkoa (77)
Hosto leunak; sepalo obatu/lantzeolatuak, akumen laburragoarekin, 2-4 mm luze; 3-6 mm-ko petaloak; landare biguna; gehienetan, lore-elkarte laxoa (78)
Hostoak aurkakoak dira (brakteak ez); petalo zuriak, 7 mm baino laburragoak; urteroko landarea (79)
Hosto txandakatuak; petalo urdin, arrosa edo zuriak, 7 mm baino luzeagoak (80,81)
Petalo zuriak, azkazal morearekin; lerro-itxurako hostoak, nerbio bakarrarekin, gehienetan latz samarrak, ildokatuak, estu-estu teilakaturik zurtoinen behealdeetan; 5 mm-tik beherako kapsulak (80)
Petalo urdinak edo arrosak (zimeldu ahala urdinera egiten dute); hosto lineal/lantzeolatuak edo eliptiko/luzangak, 1-5 nerbiorekin, lauak; (4)5 mm-tik gorako kapsulak (81,82,83)
Zurtoinek ile zutituak dituzte; hostoek 3-5 nerbio dituzte; beheko hostoek gehienetan 1 mm-tik gorako ileak dituzte, goikoek ertzetan guruin-zilioak dituzte; sepaloek guruin-zilioak dituzte; petalo arrosak (zimeldu ahala urdinera egiten dute) (81)
Zurtoin ilegabeak; hostoek 1-3 nerbio dituzte eta ez dute ilerik; kanpoko sepaloek, behintzat, ez dute ziliorik edo guruin gabeko zilioak dituzte; petalo urdinak (82,83)
Brakteek ertz orbelkara zabala dute; 20-40 mm-ko petaloak; 8-14 mmko sepaloak, ertz orbelkara zabalarekin (82)
Braktea berdeak, ertz orbelkararik gabe; 8-20 mm-ko petaloak; 4-9 mmko sepaloak, ertz orbelkara edo berdearekin (83,84)
Buru-itxurako lorexakiak; sepaloak kapsula baino askoz laburragoak dira, barrukoak ia kamutsak, denak ziliogabeak; petaloak sepaloak baino 3-4 aldiz luzeagoak dira; zurtoinek oinalde zurkara dute (83)
Lerro- edo kali-ixurako lorexakiak; sepaloak kapsula baino laburxeagoak dira, denak zorrotzak, kanpokoak ziliodunak edo ziliogabeak, barrukoak ziliodunak; petaloak sepaloak baino 2-3 aldiz luzeagoak dira; zurtoin belarkarak (84,85)
Sepaloak 4-5,5 mm luze dira; kapsula 4-6 mm luze; petalo urdin argiak; haziak 2-3 mm luze dira, arrautza-itxurakoak, eta punta aldean ez dira mehartzen; landare bizikorra edo bi urtez behingoa, inoizka urterokoa, normalean zurtoin asko dituena (84)
Sepaloak 6-9 mm luze dira; kapsulak 6-9 mm luze; petalo urdin ilunak; haziak ± 4,5-5,5 mm luze dira, luzanga/oboideak, punta aldean meharrak; urteroko landarea, gehienetan zurtoin bakarrekoa (85)