Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Aurreko sepaloak bat eginda daude; aurreko eta atzeko sepaloek zain nabarmen bana dute; garak 5 ildo sakon ditu.
Landare zurtoindunak; hosto oposatuak edo bertizilatuak; galburuen kanduak hostoen galtzarbeetatik irteten dira; korolaren hodia kizkurra eta ilegabea da; hazien barruko aurpegia ildaskatua da (1,2)
Zurtoin gabeko landareak; hostoak oinaldeko errosetan edo lurgaineko adartxoen puntetan daude; korolaren hodia leuna da, ileduna edo ilegabea; hazien barruko aurpegia leuna edo ildaskatua izan daiteke (3,4,5)
Korolaren hodiak ileak ditu beheko erdian, gutxienez; hostoak linealak edo lineal/lantzeolatuak dira, erdialdean zabalxeagoak oinaldean baino, osoak, edo lakain irregularrak dituztenak, edo zeharo zatituak, eta inoiz ez dute ez zetarik ez artilerik; hazien barruko aurpegia leuna da (3)
Korolaren hodia ilegabea da; hosto lineal/lantzeolatuak edo obalak, oinaldean askoz estuagoak erdialdean baino, osoak edo dentikulatuak, ilegabeak, ilaundunak, zetadunak edo artiledunak; hazien barruko aurpegia leuna edo ildaskatua da (4,5)
Hosto obalak, euren zabalera halako 3 baino laburragoak, ilegabeak edo ilaundunak; hazien barruko aupegia leuna da (4)
Hostoak lantzeolatuak edo lineal/lantzeolatuak dira, euren zabalera halako 5 baino luzeagoak, ia ilegabeak, ilaundunak, zetadunak edo artiledunak; hazien barruko aurpegia ildaskatua da (5)
Galburu luzeak, 5 cm-tik gorakoak, gehienetan laxoak eta etenak; landarearen behealdea zurkara da; hostoek zeta-antzeko ile adpresoak dituzte (13)
Galburu laburrak, 3 cm-tik beherakoak, trinkoak; landare belarkarak, urterokoak edo bizikorrak; hosto ilaundunak edo zetadun/artiledunak (14,16)
Galburu oboide/konikoa, itxuraz artileduna, braktea eta sepaloetan ile luzeak dituelako; urteroko landareak (14)
Galburuak ez du artiledun-itxurarik, brakteak eta sepaloak ilegabeak edo ile urrikoak direlako; landare bizikorrak edo urterokoak (15,17)
Aurreko sepaloak bat eginda daude; aurreko eta atzeko sepaloek zain nabarmen bana dute; garak 5 ildo sakon ditu (15)
Aurreko sepaloak aske daude; aurreko eta atzeko sepaloek ez dute zainik edo txiki-txikia dute; garak ez ditu 5 ildo sakonak (16,17)