- Berastegi
- Beastegi
- Orio
- Zarautz
200 metro eskas ditu mendi honek, baina ia itsasoaren gain-gainean gelditzen da, malkar ikusgarriak eratuz itsas ertzean. Orio eta Zarautz arteko mendialde txikiko gain altuena da eta, bere inguruko leku interesgarrien artean, Mallarriko itsas-muturra eta Inurritzako natur-babesgunea nabarmenduko nituzke. Nahiz eta jende asko dabilen lekuak izan, tontorra bera nahiko bazterrean gelditzen da eta ez du ibiltari askorik erakartzen. Tontorra gainera sasiak estaltzen du alde batetik, ere larre eremu pribatu batek hartzen du bestetik: Zarautz aldetik igotzen den bidearen arrastoa tontorra baino lehenagoko bizkarreko mutur batean gelditzen da. Erpin geodesikoa berriz mendebalderago dago, bizkar belartsu batean. Panoramika zabala da nolanahi alde guztietara.
Komentariorik ez..
Near targets
Mallarri bestelakoa (690 m.ra) · San Martin eraikina (798 m.ra) ·