Ezkitz mendia

inaxio·k

2024/03/24 - 08:52

Ezkitz, tontorreko harripila
Ezkitz, tontorreko harripila ©inaxio (20050403)
28 klik
Altuera:829 m
Beste izenak:
  • Erkitz
  • Erkiza
  • Ezkiz
Mota:Mendia
Abiapuntuak:
  • Azpilkueta
  • Apaioa
Lurraldea:Baztan

Alkurruntzetik Legatera luzatzen den gandor luzeak hainbat adar ditu Baztango ibarraldera luzatzen direnak, eta horietan badira muino batzuk nahiko nabarmenak, esaterako: Unboto, Larro eta, honako hau, Ezkitz. Ezkitz muino harritsua da, beste biak ez bezala; Baztan aldean horren ugaria den harrigorrizko harlauzak pilatuta eta sakabanatua ageri dira tontorrean eta inguruetan. Tontorrean bertan mendizaleek harri horiekin eratutako harripila bat ikus daiteke urrutitik. Tontorra bera baino pixka bat beherago, hegoaldeko isurialdean, histgoriaurreko arrasto batzuk aurkitu dira: Ezkitz trikuharria eta Ezkitz zista. Azpilkueta herria eta Apaioa auzoa gertu gelditzen dira igoera azkar bat egin nahi izanez gero, eta ibilbidea luzatu nahi izanez gero aukera ugari dago, ez baititu urruti lehenago aipatutako tontor horiek guztiak.

Komentariorik ez..

Near targets

EZKITZ trikuharria (75 m.ra) · EZKITZ zista (83 m.ra) · EZKITZ 2 hego trikuharria (859 m.ra) · HARTZU-ZELAI tumulua (862 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints