Skip to main content

Epipactis helleborine

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:19

Epipactis helleborine Montejurra mendian
©inaxio (20080621)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
30 cm ↔ 100 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Geofitoa
Generoa
Epipactis
Garaiera
0 m ↔ 1500 m

Hipokiloa ez da kopa-itxurakoa, albo-gingil bitan bukatzen da eta marra hori-laranjaz eta bioletaz apainduta dago; epikilo giltzatua, mugikorra (50)

Kopa-itxurako hipokiloa, albo-gingilik gabe; epikilo finkoa (51,52)

Loreek ez dute ez klinandriorik ez errostelorik, eta polinioak estigmaplakaren gainean dituzte (51)

Loreek badute klinandrioa, eta irekitzeko zorian daudenek, behintzat, badute errosteloa ere; polinioak estigma-plaka baino gorago daude (52,53)

Landareek hosto txiki-txikiak dituzte, adabetarteak baino laburragoak edo luzexeagoak, normalean 2 cm baino estuagoak (52,53)

Landareen hostoak adabetarteak baino luzeagoak dira, eta aurreko landareenak baino zabalagoak (55)

Zurtoin ilegabea; loreak ireki eta berehala zintzilik jartzen dira, eta nektar asko dute (54)

Zurtoin ilaunduna; loreak ez dira zintzilikariak (55,56)

Epikiloa zabal baino luzeagoa da; loreak txikiak dira, koloredunak, eta 4-6 mm-ko sepaloak dituzte; batzuetan landare osoak tonu morea du (55)

Epikiloa luze baino zabalagoa da; loreak handiagoak dira, koloredunak edo berdexkak, eta (5)6-15 mm-ko sepaloak dituzte; landarea ez da morea bere osoan (56,60)

Lore erabat irekiak, kolore bizikoak, nektartsuak; anterak iraunkorrak dira eta polinioak bat eginda daude; errostelo funtzionala; obulutegiaren gaineko sepaloak ihartuta daude fruituan (56,57)

Lore apur bat edo erdizka irekiak, koloregabeak edo margulak; anterak laster ihartzen dira eta polinioak erraz desegiten zaizkie; errosteloa ez da funtzionala; obulutegiaren gaineko sepaloek berde irauten dute fruituan (59,60)

Lore-pedizeloa, obulutegia eta lore-atalak purpura-kolorekoak dira; epikilo zabala, krenulatua, oinaldean gandor nabarmenak dituena; obulutegia ile mehe leunez estalita dago; hosto tente/zutituak, lantza-itxurakoak, besarkatzaileak, giladunak (56)

Lore-pedizelo gorrixka; epikiloak irtenune txikiak ditu edo ia leuna da; obulutegiak ile mehe bakanak ditu edo ia ilegabea da; bestelako hostoak (57,58)

Hostoak arrautza-itxurakoak edo biribilak dira, larrukarak, eta landarearen oinaldean elkartuta daude, loraldiaren aurretik behintzat; obulutegiek ile mehe leun bakanak dituzte (57)

Hosto lantzeolatu zabalak, bigunak, zurtoinean zehar sakabanatuak; obulutegiak ile gutxi du edo ia ez du batere ilerik (58)

Argazki berria erantsi