Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoek gainaldean arantzak dituzte (73)
Hostoek gainaldean ez dute arantzarik
Hosto dekurrenteak; zurtoin hegalduna (76)
Hostoak ez dira dekurrenteak; zurtoin hegalgabea (79)
Inbolukruaren kanpoko eta tarteko brakteak kanporantz makurtuta daude eta goiko erdia gila-antzekoa dute (77)
Brakteak zuzenak edo makurxeak dira, ez dira gila-antzekoak (79)
Hostoek gainaldean arantza oso desberdinak dituzte, luzeenak 2,5 mmtik gorakoak; tarteko brakteen puntako zabalgunea 1 mm baino zabalagoa da (78)
Hostoen gainaldeko arantzak ia tamaina berekoak dira, denak 2 mm baino laburragoak; batzuetan erdiko brakteek puntan ez dute zabalgunerik (79)
Tarteko brakteen puntako zabalgunea purpura-kolorekoa da, gutxienez 1 mm zabal; hosto-azpi iletsuak, amaraunkarak, zurixkak; hostogainetako arantzak estu daude (79a)
Erdiko brakteek ez dute zabalgunerik, edo 0,8 mm baino estuagoa dute, marroia edo horixka; hosto-azpi iletsuak, amaraunkarak, zurixkak, edo bestela ia ilegabeak; hosto-gainetako arantzak zabal daude (79b)