Skip to main content

Fumana ericifolia

inaxio·k

2025/02/24 - 21:17

Fumana ericifolia Egiarreta inguruan | ©inaxio (20240602)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 20 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Kamefitoa
Generoa
Fumana
Oso arrunta Arrunta Urria Bakana Oso bakana
Ingurunea
Larreak eta sastrakadi heliofiloak lur lehor eta harritsuetan, kareharri, marga eta igeltsuen gainean.
Garaiera
300 m ↔ 1200 m
Kokapena

Hostoak aurkakoak dira, goikoak izan ezik, eta estipulak dituzte (69,70)

Hosto txandakatuak, estipulagabeak (71,72,73)

Landare prokunbenteak; fruituen pedizeloak beherantz okertuta daude oinaldean, eta aldameneko hostoak baino laburragoak dira; lore-elkarteak ile erreflexuak ditu, guruingabeak edo ez oso guruintsuak (71)

Landare tenteak edo goranzkoak; fruituen pedizeloak zutituak dira, aldameneko hostoak baino luzeagoak; lore-elkarteak ile laburrak ditu, zutituak eta guruindunak (72,73)

Adar tenteak, lodiak; goiko hostoak ia zilindrikoak dira, ziliogabeak, kamutsak; sepalo eta pedizelo ziliogabeak; 12-14 mm-ko petaloak (72)

Adar meheak, goranzkoak, korapilatuak; goiko hostoak ildaskatuak, ziliodunak eta zorrotzak dira eta batzuetan puntan ile luze bat dute; sepaloek zilioak dituzte eta inoiz pedizeloek ere bai; 8-10 mm-ko petaloak (73)

Argazki berria erantsi