Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Garaiera
0 m ↔ 2000 m
Kalikuluak 2(3) atal ditu, lerro-itxurakoak, kalizaren oinaldea baino beherago kanduari lotuta daudenak; urteroko landareak; hosto erabat zatituak (14)
Kalikuluak 3 (inoizka 2) atal ditu, lerro- edo arrautza-itxurakoak, kalizaren oinaldeari berari lotuta daudenak; urteroko landareak edo bizikorrak, hosto zatituekin edo zatitugabeekin (18,19)
Lore bakartiak, galtzarbeetan; zurtoineko hostoak ± zatiturik daude (15)
Loreak sortaka daude galtzarbeetan, inoizka lore batzuk banaka daude; zurtoineko hostoak ia biribilak edo giltzurrun-itxurakoak dira, gingildunak, sartune ez oso sakonekin (16)