Skip to main content

Hypericum richeri

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Hypericum richeri, Lapazarra mendian | ©inaxio (20220711)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
15 cm ↔ 40 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Hypericum
Garaiera
700 m ↔ 2000 m

Zurtoin eta hosto ilaundunak edo ilupadunak; sepaloek ertzetan guruin estipedunak dituzte (73,74)

Zurtoin ilegabeak eta hosto-azpi ilegabeak edo latz samarrak; batzuetan, sepaloek guruin estipedunak dituzte (78)

Landareak ez du guruin beltzik ez gorrixkarik; lorezilak 5 sortatan elkartuta daude edo aske daude (75)

Landareak baditu guruin beltzak edo gorrixkak, zurtoin, hosto eta sepaloetan behintzat; lorezilak 3 sortatan elkartuta daude (76)

Zurtoinek 4 marra irten dituzte (77)

Zurtoinak leunak dira edo 2 marra irten dituzte (78,79)

Hostoek txorten laburra dute, eta ia biribilak edo obatu zabalak dira; lore gutxiko lore-elkartea (91)

Hosto eseriak edo ia; ia eseriak izanez gero, eliptiko luzangak; lore-elkarteak gehienetan lore asko ditu (93,98)

Hostoek ez dute ertzondoko guruin beltzik, guruin zeharrargiak baino ez dituzte (92,93)

Hostoek badituzte ertzondoko guruin beltzak (96,98)

Landare dekunbentea, 20 cm baino laburragoa; lore gutxiko zimak, hosto-antzeko brakteekin; sepalo oso desberdinak, ia kamutsak; 7 mm-tik beherako petaloak; kapsula kaliza baino luzexeagoa da (94)

Landareak ez ditu ezaugarri horiek guztiak batera

Sepaloek ertzetan ez dute guruin irtenik (95)

Sepaloek ertzetan guruin irtenak dituzte (96,98)

Sepaloek orrian ez dute guruinik; hosto-azpi latz samarrak (96)

Sepaloek badituzte guruinak orrian; hosto ilegabeak (97,98)

Hosto linealak edo ia, ertzetan kanpora-kiribilduak, 4 mm baino estuagoak; 8-12 mm-ko petaloak, orrian guruin gutxi dituztenak; kapsulak ez du guruin beltzik (97)

Hosto obatu zabalak edo eliptikoak, lauak, 5 mm baino zabalagoak; 1420 mm-ko petaloak, orrian guruin asko dituztenak; kapsulak guruin beltzak ditu (98)

Ugaritasuna
Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B

Argazki berria erantsi