Urbasako baso eta larre amaigabeetan gehien nabarmentzen den gaina da Dulantz, Malkasko baino metro gutxi batzuk gehiago. Haren aldean ordea ingurune jantziagoa erakusten du honek, Urbasa aldean ohikoak diren osagaiekin: pagoak, ipurua, ezpela, larrea eta karaitza. Abiapuntu erabiliena Zunbeltz benta, Lizarraga eta Abarzuza lotzen dituen errepidean. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero nahikoa gertu gelditzen da Malkasko, errepideak zeharkatzen duen bailararen beste aldean.
Oso gertu (< 1.000 m)
DULANTZKO KASKOA eraztun-tumulua (8 m.) · AGUABENDITERA eraztun-tumulua (178 m.) · Dulantz Hego eraztun-tumulua (464 m.) · DULANTZKO LEPOA zutarria (498 m.) · Alto Basazelaia eraztun-tumulua (631 m.) · Alto de Basazelaia 2 eraztun-tumulua (820 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Urbasan zehar itzulia bizikletan Bioitza, San Adrian, Dulantz eta Ubaba lotuz | Altsasu | 900 m | Jose |
Zunbeltz benta .. Dulantz | Zunbeltz benta | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
DULANTZKO KASKOA eraztun-tumulua (8 m.) · AGUABENDITERA eraztun-tumulua (178 m.) · Dulantz Hego eraztun-tumulua (464 m.) · DULANTZKO LEPOA zutarria (498 m.) · Alto Basazelaia eraztun-tumulua (631 m.) · Alto de Basazelaia 2 eraztun-tumulua (820 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Galdu egin ginen!!
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Ekainaren 29·an - 12:29etan·an
Egunon, igandean Dulantz mendia egiteko esperantzan esnau ginan Ataungo nekazaturismotik. Zunbeltzeko bentan kotxia utzi ta pistatik abiatu ginan mapa, ura ta janari barik paseotxo bat zelakoan, txankletan jun ginan. 2 horduz jardun ta gero konturatu ginan errepidea beherantz zihoala ta buelta eman genun tontorra topau barik, alere ibilaldia erraza bezain ikusgarria izan zan. buelta emandakoan ta mendia urruntasunean ikustean konturatu ginan nonbaiten okertu ta beste bide batetikan jun ginela. Suposatzen dugu aintzinako zerraldoa zegoen tokitik joan behar zela baina ez gaoz oso zihur. Norbaitek informazio gehio badu eskertuko genioke duda hau kentzea eskerrik asko. Baita ere gomendatu nahiko nuke ibilaldi hau txirrindulaz egitea pista bikaina, erraza ta ikusgarria baita.
Zunbeltz bentak- Dulantz ezin egin galduta hasieran
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Apirilaren 3·an - 16:10etan·an
Larunbatean abiatu nintzan mendi hau egiteko asmoz Zunbeltz-eko bentatik eta ezin izan nuen.
Bentatik pista bat abiatzen dek, baina, hura ez doa Dulantz mendira.
Norbaitek baleki Zunbeltz bentan zein bide hartu behar dan esketuko nikek.
Mendizale asko egina du bertatik abiatuta, baina, nik ez nuen bide egokia hartu, hau da, pista eder bat zegok, baina ,hura ez da.Zein bide da hartu behar dena?
errepidea ez beste aldetik
inaxio·k bidalia 2006·ko Apirilaren 3·an - 19:35etan·an
bentaren saihets batetik abiatzen da pista hori, errepidea ez beste aldetik. gogoan dudanagatik, bentaren ataritik abiatuta, hau eskubian utziaz inguratu behar da, atze aldean duen larrera abiatuz eta hala mendebaldera jotzen duen bidea topatuko duzu. nahiko nabarmena zen ni joan nintzenean, orain... ez dakit nola egongo den, baina diozun bezala, jende ugari ibiltzen zela iruditu zitzaidan eta harripilaz markatuta zegoela esango nuke.
mou
mou·k bidalia 2006·ko Apirilaren 24·an - 14:01etan·an
Kaixo Iñaxio.
Aurrekoan topatu nuen zein zen Zunbeltzeko bentak. Ni oker nenbilen, errepideko 22.Km-an zegoela uste nuen, bertan, Benta Berriko etxeak daude, justu bihurgunean, eta ni bertatik hasi nintzen txangoa Zunbeltz zelakoan. Hauek errepideko 20,5 km-an daude eta bertatik Dulantzera joateko, zuk ondo diozun moduan, bidea dago eta harri pilez ederki markatuta.
Eskerrik asko Iñaxio.
Zunbeltzeko benta desegina
inaxio·k bidalia 2008·ko Irailaren 20·an - 22:15etan·an
Ohiko abiapuntua den Zunbeltzeko benta deseginda dago orain, hormen oinak bakarrik gelditu dira. Ez da zaila halere lekua topatzea arreta pixka bat jarriz gero: aparkaleku txiki bat dago errepide bazterrean, 20 eta 21. mugarri kilometrikoen artean.