Aizarbil mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Buzoia
Buzoia ©inaxio (20071028)
3983 klik
Altuera:1.062 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Eltzaburu
  • Labaien
  • Orokieta
Lurraldea:Nafarroa

Pagadiak inguratutako mendia da hau; tontorra bakarrik gelditzen da agerian. Ez dirudi mendizale asko erakartzen duenik, ez da behintzat arrastorik nabari ez bizkarretan eta ez buzoiaren inguruan. Belatetik datorren mendikate luzetik eta berau zeharkatzen duten bideetatik bereizita gelditzen da, hegoaldera luzatzen den adar batean. Soratxipirekin batera igo daiteke, Urrotz edo Leurtza aldetik abiatuta, Uztakortako lepotik joanda, edo Mtik, Saldias eta Orokieta arteko errepidetik abiatuta.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints