Aezkoargain mendia

zuriain·k

2010/08/13 - 11:08

Aezkoargaingo mendebaldeko gailurra
Aezkoargaingo mendebaldeko gailurra ©zuriain (20100808)
3100 klik
Altuera:1.288 m
Beste izenak:
  • Urdeen Harria
  • Eazko Hargain
Mendialdea:Baigura
Abiapuntuak:
  • Abaurregaina
  • Azparren
  • Erremendia
Lurraldea:Nafarroa

Baiguraren iparraldean, gorabehera handirik gabeko goi-ordoki zabal bat hedatzen da, bi Abaurreetaraino zabaltzen dena. Pagadi garbiek estaltzen dituzte profil leuneko gain hauek, lepo eta mendien arteko ataketan larreak agertzen badira ere.
Mendi hauen tontorretan harria nagusitzen da, gain hauen interesa handituz, eta paisaiak ikusteko aukera emanez. Aukera ederra izan daitezke bai Baigurara bidean igotzeko edo, zergatik ez, zonalde honetako beste gainen batekin batera egiteko. Ez dira mendirik falta horretarako: Bizkailuz, Aginaga, Mendizorrotz...
Mikel Belaskoren hiztegian mendi honen beste izen bat jasotzen da, poesia txikiagokoa agian: Urdeen Harria. Garai batean Abaurreako zerriak mendi honetan biltzen omen ziren.

Komentariorik ez..

Near targets

AITZITURRI zutarria (713 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints