Argazkiei buruzko argibideak
Irudien kalitatea zaindu eta zerbitzarian dugun lekuari ahalik eta probetxu handiena ateratze aldera, hainbat neurri hartu eta hainbat muga ezarri dira.
Irudien kalitatea zaindu eta zerbitzarian dugun lekuari ahalik eta probetxu handiena ateratze aldera, hainbat neurri hartu eta hainbat muga ezarri dira.
Kaixo!
Euskarazko Wikipediako administratzaileetako bat naiz eta webgune honen inguruan hitz egiteko idazten dizuet hemen. Webgunea oso ondo dago, datu eta argazki pila batekin. Asko gustatzen zait.
Gauza da Wikipedian ere baditugula mendi, kobazulo edo monumentu megalitiko batzuen inguruko informaizoa baina, tamalez, oraindik txikia da.
Ez zait iruditzen aurreko webgunean behar adinako aitortzarik eiten zitzaionik erabiltzaileei beren ekarpenengatik eta horregatik iruditu zait oraingo honetan nabarmendu beharko genukeela hori. Honako bide hauek jarri ditut asmo horrekin:
Euskal Herriko herriak jasotzen dira hemen, "herriak" oso era zabalean ulertuta: udalerri, kontzeju, auzo, jaurerri... edozein izaera administratibo duen herri-gunea hartzen da aintzat. Udalerriek aurkezpen bereizia dute, herri-gune gehiagorekin osatuta egonez gero. Izan ere, batzuetan herri-gunea udalerria ere bada, baina beste askotan herri-gune askok osatzen dute, edota herrigune nagusi bakar eta nabarmena izanagatik, badu beste auzoren bat aipamen bereizia merezi duena... kasuistika oso zabala da, eta kasu bakoitza hobeto ezagutu ahala, moldatzen joango gara.
Atalaren inguruko argibideak (osatzeko).
Atal honetan webgunean jasotako orrietako motiboak (mendi, herri, monumentu, e.a.) ezagutzeko aukera emango diguten ibilbideak jasotzen dira. Kontu pixka batekin jokatu behar da ibilbideak berriak proposatzerakoan, joan nahi dutenek behar duten informazioa guztia izan dezaten, bai ibilbidea bera burutzeko eta bai neurtzeko, zailtasunari dagokionean.
Inaxio, webgunean ditugun kobazuloak bi ataletan banatuta daude. Batzuk orografia / haitza / leizea atalean, eta beste batzuk monumentu arkeologiko eta historikoak / koba atalean. Ondo dago horrela, ala denak sail berean egon beharko lukete?
Atal hau umezurtz dago, ez dugu botanikan aditua den inoren laguntzarik, beraz ez hartu serioski. Botanikariren bat animatzen bada jarriko gara bere esanetara. Bien bitartean hainbat adituk elkarlanean eratu eta Eusko Jaurlaritzak argitarautako "Euskal Herriko eta inguruetako landareak sailkatzeko gako irudiduna" liburu ederra erabili dugu oinarri eta erreferentzia moduan.
Karaitza ugaria da Euskal Herrian eta ondorioz leize eta koba ugari dago. Ea osatzen dugun elkarlanean bilduma polit bat.
Oinarria
Hemen jasotako mendi zerrendaren oinarria Euskal Herriko Mendi Federakundeak argitaratutako Mendien Katalogoan datza. Bisitari eta kideen artean gehitu dira beste hainbat, Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak, eta beste asko gehitzea espero dut, denbora pasa ahala. Baina, nola erabaki zein gehitu eta zein ez?
Zein mendi
Mendien atala izendatu dugu, hala hasi ginelako eta orri gehienak mendienak direlako, baina berdin-berdin jaso nahi ditugu bertan gure orografian nabarmentzen diren gainontzeko motibo geografikoak ere, mendiak nahiz ordokiak, arroilak nahiz amildegiak... ezagutzea merezi badute.
Hilharriak taldeko kideekin elkarlanean osatutako atala da hau. Urte asko daramate Hilharriak taldekoek Euskal Herriko eta inguruetako historiaurreko monumentuak bilatzen eta katalogatzen, eta hemen argitaratzen dituzte beren aurkikuntzak. Hemen jasota ez dagoen monumenturen baten berri izanez gero, zeuk erantsi dezakezu.
Gure ondare historiko-artistiko-tradizionala jasotzeko atala duzu hau. Hemen jaso nahi ditugu monumentu bezala ezagutu izan ditugun ohiko eraikinak (elizak, jauregiak, dorretxeak, e.a.), baina baita herrikoiagoak direnak nahiz langintza tradizionalei lotutakoak (ermitak, errotak, baserriak, karobiak...). Hemen jasotakoen artean ageri ez den besteren bat jaso eta bilduma osatzeari ekin nahi badiozu, esan besterik ez duzu.
Webgunea Drupal erabiliz egina da. Drupal edukiak elkarlanean osatzeko web bidezko tresna bat da, jende askoren artean egindako ahaleginari esker eratutako softwarea bat, eta software librea gainera.
Software librea izateak esan nahi du norberak jaso eta nahi bezala moldatu dezakeela bere zereginetarako. Horixe da hemen egin duguna, Drupal web zerbitzari batean jarri, geure edukiak erakutsi eta osatzeko behar ditugun moduluak sortu eta nahi duenak erabiltzeko moduan utzi.
Atal hau lurralde bakoitzari dagokion administrazioak "apartak" bezala seinalatu dituen zuhaitzak erakusteko sortu zen, baina ikusita administrazioek eurek ahaztuxeak dituztela kontu hauek, aipamen berezia merezi duen besteren baten berri izanez gero, zeuk ere erantsi dezakezu. Aurretik jasota daudenak ikusiz gero antzemango diozu zer den "zuhaitz aparta": tamaina, adina, itxura, kokapena edo arrazoi historikoengatik nabarmentzen dira gehienak, nahiz eta horietako asko osasunez makal xamar egon.