Bost harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila. Ustezko diametroa: 8,50 m. Hamar lekukok osatzen dute, beraietik 6 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik HM-IIEko arkuan.
2.- Harrespila. Oso itxuragabetua. Ustezko diametroa: 7 m. Bederatzi lekukok osatzen dute, beraietik 4 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik mendebaldeko sektorean.
3.- Harrespila. Ustezko diametroa: 6.50 m. I-H eta 4,50 m. E-M. Zortzi lekukok eratzen dute, beraietatik 5 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik IMko sektorean.
4.- Harrespila. Ustezko diametroa: 4,50 m. Hamaika lekukok osatzen dute, beraietatik bat delarik azpimarragarria.
5.- Harrespila. 7 m. diametrokoa. 17 lekukok eratzen dute, beraietatik 5 direlarik azpimarragarriak.
Harrespil 3, 4 eta 5aren tartean harlosa asko daude, antzeko monumentuen hondarrak edo deskribatutakoen parte izan daitezkelarik.
Komentarioak
Near targets
JAIZKIBEL V harrespila (42 m.ra) · JAIZKIBEL VIII tumulua (48 m.ra) · JAIZKIBEL III trikuharria (119 m.ra) · ATXIÑAR trikuharria (352 m.ra) · JAIZKIBEL IV trikuharria (422 m.ra) · ZIOSO zutarria (510 m.ra) · Santa Barbara dorrea gotorlekua (559 m.ra) · JAIZKIBEL I* harrespila (595 m.ra) · SANTA BARBARA* trikuharria (622 m.ra) · ZIOSO trikuharria (667 m.ra) · Dólmen Santa Bárbara II trikuharria (741 m.ra) · Erramuzko dorrea gotorlekua (779 m.ra) ·
Lekukoa puskatuta
Harrespil nagusiaren lekuko bat berriro puskatuta agertzen da, joan den asteko sasiak kentzeko lanen ondoren.