ISKULIN trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

Iskulin trikuharria
Iskulin trikuharria ©irundarra (2008-11-28)
2143 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:JAIZKIBEL
Aurkitzailea(k):J.M. Barandiaran Ayerbe
Noiz aurkitua: 1935-03-28
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

J. M. BARANDIARANek zionez: Trikuharria. Tumulua 16 m. diametrokoa. Ganbara 3 harlosakoa. Argitaratutako oin-planoak dionez, alboko harlosa bat falta diezaioke, trikuharri labur itxi bat dirudi. Ardatz nagusiaren norabidea IE-HMkoa da.
Gaur egun: Tumulua 9 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Erdiko kraterrean, 3 m. diametrokoa eta 0,80 m. sakonerakoa, harkosko bakar batzuk ikus daitezke. Tumulu gainean badaude beste harkosko batzuk, 0,90x0,60x0,13 m.ko bat azpimarragarria delarik. Bertako hareharriak.
Bere endekapen haundia gaur egun duen ehiza postu erabilerari zor zaio.

Lurraldea:Hondarribia
Garaiera:430 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Oso nabarmena
Nola iritsi: Jaizkibel mendian, Iskulin izenez ezagutzen den zabalgunean, aintzinako turismoko paradore probintzialetik 350 m. HMra. Ur-deposito batetik 60 m.tara, norabide berdinean.
Historiala: J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1935ean. Ez da industu.
Bibliografia: Anuario de Eusko Folklore 1963/64, pp. 122-123

Komentarioak

    Joan den astean sasiak kentzeko makina batek Ixkulin trikuharria kaltetu du, tumuluaren gainazala txikituz, tumuluaren gainean datzan arlauza puskatuz eta erdiko sakonune sasiz estaliz. Zinez lotsagarria 2015ean horrelako gertaerak agitzea Gipuzkoan. Guztiz salagarria.

Near targets

Dólmen Santa Bárbara II trikuharria (312 m.ra) · SANTA BARBARA* trikuharria (436 m.ra) · JAIZKIBEL I* harrespila (465 m.ra) · Santa Barbara dorrea gotorlekua (518 m.ra) · JAIZKIBEL III trikuharria (998 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints