Larre mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Salontxon ermita tontorrean, HEtik
Salontxon ermita tontorrean, HEtik ©inaxio (20051119)
4538 klik
Altuera:796 m
Beste izenak: San Lorenzo
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Berastegi
  • Elduain
  • Izaskun
Lurraldea:Gipuzkoa

Ipulino eta Uzturre lotzen dituen mendikate luzeko tontorretako bat da Larre edo San Lorenzo (Salontxo). Tontorrean pagoz inguratuta duen ermitari zor dio bigarren deitura hori. Eraikin esanguratsua da hau Berastegiko herritarrentzat: euren armarrian ageri da eta San Lorentzo dute patroitzat (erromeria ere egiten omen da abuztuaren 10ean). Ibiltarientzako aterpea dauka alde batean.

Tontorrean bertan antena instalazio zatar batek hondatzen du ikuspegia eta autobideak ebakitzen du bere IEko hegia. Ehiza postuak ditu HEko bizkarrean. Antenara heltzen den pista da igoerabide narbarmenena, baina politagoa da Gorosmendiko lepotik Mugako lepora bitarteko bidea egitea, gandorretik gehiegi urrundu gabe zeharkatzen duen bidezidor polita erabilita.

Komentariorik ez..

Near targets

San Lorentzo eraikina (170 m.ra) · Goiko Errota errota (807 m.ra) · GOROSMENDI trikuharria (893 m.ra) · San Lorentzo Txiki ermita (989 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints