Santa Kruz ermita

Enezubi·k

2025/03/28 - 15:21

Santa Kruz Ermita. Laudio
Santa Kruz Ermita. Laudio ©Enezubi (20250328)
klik
Mota:Ermita
Lurraldea:Laudio
Mendea: XVI
Iraupen egoera: Ona

Gardeako Santa Kruz baselizaren inguruan indusketa arkeologikoa egiteko proiektua jarri zuen abian Udalak, Laudioko ondare historikoari balioa emateko eta ikusarazteko.Udalerriko eraikin erlijioso zaharrenetako batean egindako esku-hartzean, arkeologo-taldeak zundaketak, indusketa-lanak, erregistro grafikoa eta fotografikoa, planimetriak eta materialen inbentarioa egin ditu.Egindako ikerketaren ondoren, arkeologo taldeak ondorioztatu du 1.500 urtearen inguruan, Gardeagotxin, Gurutze Santuari eskainitako tenplu berri bat sortu zela, hau da, aurretik ez zegoela besterik. “Ez dugu ikusi tenplu horren inguruan etxerik edo herrixkarik izan denik. Bagenekien baseliza egurrezko egiturarekin eraiki zela, garai hartako lehen baserrien antzera, oinarritik teilaturainoko oin zuzen autosostengatzaileen bitartez, tiranteen eta egurrezko kaxa eta zirien mihiztaduraren bitartez lotuta. Baina, gainera, presbiterioan ezkutatuta, zoru naturalean ahokatutako zurezko egitura bat zegoen sekzio txikiagoko beste habe batzuek gurutzatutako hiru habe nagusikoa. Oholesi baten oinarria osatzen zuten, feligresia zegoen nabea baino sakratuagoa zen leku horri goratasun handiagoa emanez. Egitura mota hori dokumentatzen den lehen aldia da. Ez du bataiarririk, ezta nekropolirik ere. Ermita gisa baino ez zen sortu”, ondorioztatu du adituak.

Komentariorik ez..

Near targets

Katuxa jauregia (260 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints