Mota:Jauregia
Lurraldea:Laudio
Mendea:
XVII
Iraupen egoera:
Nahiko ona
Katuxa jauregia Laudioko jauregi barrokoa da.Jauregia XVII. mendeko bizitegi-eraikin barrokoa da, hasiera batean eranskinik gabekoa zen eta itxura ederra du, soila, apaingarri gutxirekin eta handia. Harriz egina dago, bao dintelatuekin, solairuen eta fatxaden tratamenduan hierarkia jarraituz eta osaera zainduz. Fatxada nagusian sarrera, harrera aurreko espazio gisa dagoen atariak edo portaleak babesten du. Eraikinaren planta nahiko angeluzuzena da, eta bolumena ia kubikoa. Lau isurkiko estalkiak zeramika-teila makurrak ditu eta harlanduzko eskantzuak. Beheko, lehen eta estalkipeko solairuak ditu.Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondasun izendatu zuen 2005ean
Komentariorik ez..