Berganzako Jauregiko dorrea Baranbioko arkitektura-lanik garrantzitsuena da. Jauregiaren izena dokumentu zaharrenetan agertzen da jada, nahiz eta gaur egungo eraikina XVII. mende hasierakoa izan – Erdi Aroko dorrearen gainean eraikia –, garai hartako jabea, Hortuño de Ugarte Martínez de Iturriaga, 1625ean Santiagoren abituarekin izendatu zutenean. Ugartetarrak ziren dorrearen jabeak, Ziorrogako dorrea ere bazutenak, burdinaren merkataritzan ziharduen familia indartsua, eta burdinola ere garrantzitsua zen. Etxe horretan egin zen 1507an Diputatu Nagusiaren, Probintziako Alkate eta Prokuradoreen eta Arabako Ermandadeen Batzarra.
Bertan bizi izan ziren Ugartetarrak XVIII. mendera arte eta ondoren Lekanda eta Arriagatarrak. XVII. mende hasierakoa da eta fatxadan dituen armarriak Ugartetarrenak dira. Inguruan burdinola oparoaren aztarnak daude.
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.