Eraikinok multzo arkitektoniko bat osatzen dute, plazatxo forma duena eta eraikin nagusietarako sarbidea dena. Eraikin horien itxurari erreparatuz gero, bata bestearen jarraipen dira nahiz eta bakoitzak bere erabilera propioa eta ondokoaren independentea izan. Aipatutako plaza horretara heltzearekin bat honako hauek ditugu bertan:
Jauregia, Aiaratarren leinu-etxea (Komentu berria) (1300)
San Joan Bataiatzailearen komentua (Komentu zaharra) (1378)
Adatseko Andre Mariaren[1] elizaren kapera eta dorrea.
San Joan Bataiatzailearen eliza. XV. mendearen hondarretan hasia, erretaula on bat du eta fundatzailearen biloben hilobiak.[2]
Jauregiak sarrera independentea du baina besteetan sartzeko abade-etxearen beheko solairutik igaro behar da, eta ondoren hiru erabilpen ezberdinak banatzen dituen patio baten bitartez.
2002ko, otsailaren 26an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.