Arrisoraioko Harkaitza mendia

inaxio·k

2021/08/06 - 20:52

Arrisoraioko Harkaitza: tontorra
Arrisoraioko Harkaitza: tontorra ©inaxio (20210403)
7 klik
Altuera:440 m
Beste izenak: Arrisoraio
Mota:Mendia
Abiapuntuak:
  • Villabona
  • Elduain
  • Andoain
Lurraldea:Berastegi

Garaieran txikitxoa izanik eta Leitzarango hegien artean ezkutatuta egonik ez da tontor ezaguna, baina gailur harkaiztsu ikusgarria du eta ingurune ederrean dago kokatuta, ibilaldi berean igotzen diren beste bi tontorretatik gertu. Bertara gerturatzeko PR-GI 161 bidea erabil dezakegu, edo Leitzarango trenbide zaharraren bidea bera (bizikletaz gerturatzea da, aukeran, errazena, Ameraungo kanala erabiliz gero mendiaren oinera gerturatzeko). Gailurra basoaren gainean harrotzen den harkaitzez osatutako gandor hautsi batek osatzen du, baina aparteko zailtasunik gabe zeharkatu daiteke. Ez da txartelontzirik ageri et bai, ordea, ehiza postu zatar bat. HMko lepoan borda zahar batzuen aurriak ikus daitezke.

Komentariorik ez..

Near targets

Larrandain mendia (916 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 22·ra, 22 guztira