Urdanegi mendia

zuriain·k

2020/09/28 - 13:56

Urdanegi
Urdanegi ©zuriain (2020-10-05)
7 klik
Altuera:1.132 m
Beste izenak: El alto
Mendialdea:Andia
Abiapuntuak: Munarriz
Lurraldea:Nafarroa

Goñiko goi-ordokia iparraldetik mugatzen dituzten gainak ez dira oso nabarmenak erliebe aldetik: bizkar luze eta gora-behera handirik gabeak izanik, mendizaleek helmuga beharrean, igarobide gisa besterik ez dituzte ikusten. Mendi interesgarriak dira, ordea, batez ere txango laburrak eta zailtasun handirik gabeak egin nahi izanez gero. Ingurua ere ezin ederragoa da, larre zabalak baso txikiz zipriztinduta. Urdanegiko gailurretik bi adar ernetzen dira hego-ekialderanz. Iparrekoa Mendiburu du izena, hegoaldekoa Motxope edo Saleras. Azken tontor honetatik lepo sakon batek berezita, Santa Kruz gaina dugu, pinudi txiki batek koroatuta, izen bereko ermitaren hondakinak ezkutatzen dituena.

Komentariorik ez..

Near targets

El Alto 2 eraztun-tumulua (156 m.ra) · Ostondo eremu tumularra (748 m.ra) · EL ALTO eraztun-tumulua (780 m.ra) · ELORDIA eraztun-tumulua (921 m.ra) · SIETEHAYAS 1 etxola hondoa (935 m.ra) · SIETEHAYAS 2 etxola hondoa (956 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints