Altuera:95 m
Mota:Ur-jauzia
XIX. mendearen amaieran urtegi bat eraiki zen Bolintxuko aranean, gero eta handiagoak ziren Bilbo hiriaren ur beharrak asetzeko asmoz. XX. mendearen erdialdera arte erabili zen, Zadorrako urtegietatik Bilbora ura ekartzeko hodiak eta araztegiak eraiki ziren arte. Geroztik, urtegia lurrez bete da, errekastoaren inguruan baso berri bat hazi da, eta landare eta animalia askoren bizileku den ekosistema txiki bat sortu da.
Komentariorik ez..