Añuki mendia

zuriain·k

2019/09/11 - 09:53

Añuki mendia
Añuki mendia ©zuriain (20160423)
107 klik
Altuera:924 m
Abiapuntuak: Adoain
Lurraldea:Nafarroa

Urraulgoitiko herriak urrun badauze, Adoain are isolaturik dago, hamabi kilometroko errepide bihurgunetsu baten amaieran. Eta hala ere, osasun onean dago, eta harrizko etxeak ezin ederragoak dira. Ez da meritu makala, herri despopulatuz jositako lurralde batean.

Añuki (924m) eta haren iparraldean dagoen Esteleski (919m) harrizko gandor zorrotzak dira, pinudi zabalen gainean gailentzen direnak. Aspaldi desagertu ziren nekazaritza eta aziendak mendi hauetatik, eta bideek zabalik iraunen ote duten kezka hor dago. Harrigarriro, gailur ahaztu hauek ez digute zailtasun handirik jarriko, eta noizbehinka sasiren bat baztertu beharko badugu ere, xendrak oraindik ibiltzeko moduan daude. Bi gailurrak lotzen dituen bide bat ere aurkituko dugu, txarrantxaren parean dabilena.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints