Santiomendi mendia

inaxio·k

2019/03/25 - 19:10

Santiomendi tontorra-edo.
Santiomendi tontorra-edo. ©inaxio (20190323)
221 klik
Altuera:297 m
Beste izenak:
  • Santiyomendi
  • Santiagomendi
Abiapuntuak:
  • Astigarraga
  • Astigarragako Benta
  • Hernani
  • Epela
Lurraldea:Astigarraga

Santio bideko erromesentzako ermita eta aterpe dotore bat jasotzen du mendiak bere tontorrean eta horregatik da ezaguna inguruetan, Astigarragan batez ere. Astigarraga, Hernani nahiz Astigarragako Bentatik igo daiteke bertaraino porlanezko bideetan gora, autoz. Bada aparkaleku bat tontorretik gertu eta Ermitaren inguruak bisitarientzako gertatuta daude, mahaiak eta eserlekuak, iturria, zaindutako belardiak eta baserriko tresna zaharrak (goldea, area, alperra, e.a.) apaingarri gisa jarrita. Sagardotegien eremuaren erdian dagoela esan daiteke: asko dira sagastiak eta sagardotegiak bere hegietan. Ez da bisitaririk falta izaten beraz asteburuetan.

Ermitaren inguruak eta sagardotegiak alde batera utzita ere mendiaren hegi gehienak oso eraldatuta daude, gizakiak aspalditik ustiatutako mendia dela nabari da. Nonahi ikusten dira urratuak, harrobiak, harresiak eta lubakiak, nahiz eta gero sasia gailenduta egon hainbat eremutan. Jabego pribatuko eremuak ere ugariak dira eta oztopo izan daitezke ibilbideak prestatzeko orduan. Aginetako gainean, esaterako, antena instalazio bat dago eta hesituta dago: ezin da tontorrera heldu.

Komentariorik ez..

Near targets

Santiago eraikina (37 m.ra) · ARREGINEA harrespila (570 m.ra) · ERMAÑALDE harrespila (768 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints