Altuera:775 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Gongolatz
Abiapuntuak:
- Turrillas
- Gretz
Lurraldea:Nafarroa
Ekialdetik hasita, Gongolatzo mendilerroko azken gaina dugu Bordal. Mendikatetxo hau ezezagun samarra bada (Sanmigelargaingo bidea ixten hasia da, bisiten falta dela-eta) Kausu edo Bordal bezalako gainetan ez dugu jendetzak aurkitzeko arriskurik izanen.
Hala ere, Gretz herritik abiatuta, bide egokiak eta paisaia zabalak besterik ez dugu aurkituko, gailurra seinalatzen duen tako katastralaraino.
Komentarioak
Near targets
Iturri erromanikoa bestelakoa (850 m.ra) · Turrillas (877 m.ra) · La Asunción eliza (940 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Inguru bakartiak.
Kaixo mendizaleok.
Turrillas herritik abiatzen den pista hasieran mendebalderantz eta gero iparrera hartu eta eskubialdean soro bat ikusiko duzuen gure mendia ipar-ekian dagoelarik. Orduan norantza bera hartu biderik gabe maldan gora garbi dagoen lekuetatik eta azkenean gainaldean iritsita bidetxur bat topatuko duzue eta segi bertatik takoa ikusi arte edo harripilak.
Ongi izan.