Gongolaz mendilerroak Longida eta Itzagaondoa ibarrak bereizten ditu. Sanmigelbizkar gaina da punturik altuena, ipar-mendebaldeko muturrean. Hortik bizkar luze bat zabaltzen da hego-ekialderantz Turrillasko sakaneraino altuera galduz pixkanaka.
Kausu gaina ez da toki erraza. Turrillas herritik abiatuta, soroetara daramaten pistak bide bihurtzen dira laster, bide horiek xendra bilakatzen dira goiko baso trinkoan... erabat desagertzeraino gailurretik hurbil. Ezinezkoa iruditu zitzaigun ezpel hesien kontra borrokatzea hegoaldetik. Baina ipar isurialdean, Longidatik datorren bide bat dago, txarrantxa baten parean doana, eta gailurren azpitik pasatzen dena. Gakoa da mendiko bizkarra gainditu bide horretaraino iristeko. Hortik, gailurreko harkaitzetara igo beharko dugu, eskalada erraz baina deseroso eta arriskutsu batean. Saria Longidako paisaiak izanen dira, inor gutxi egondako toki batetik ikusita.
Komentariorik ez..
Near targets
Palacio jauregia (874 m.ra) · San Bartolome eliza (880 m.ra) ·