Skip to main content

Adorraga mendia

zuriain·k

2017/02/14 - 13:44

743 kota, gailurtzat eman genuena | ©zuriain (20160723)
Altuera
743 m
Beste izenak
Munuandiko gaina
Zerrenda
Abiapuntuak
Etulain · Burutain
Lurraldea

Ez da erraza Munuaundiko gaineko punturik gorena zehaztea. Baratxuetatik hego-mendebalderantz luzatzen den adar oihantsua da, altuera galtzen duena Eltzarrain ibaiara hurbildu ahala. Mapek seinale geodesiko baten berri ematen dute 716 metroko kota batean, Adorraga izena emanez. Guk ez genuen delako seinalearen arrastorik topatu.
Iparraldeko basoa garbi samarra da, eta hainbat bide eta pista zaharrek topa daitezke, baina kontuz ibili behar da, gandorrera hubildu ahala landaretza nagusitu, eta bideak desagertzen baitira. Guk Etulaingo benta zaharraren parean hasten den bidetik igo ginen, aparteko arazorik gabe. Bide egoki batek zeharkatzen du mendiko bizkarra Olabietako leporaino ibiltzekeo moduan.

Oso gertu (< 1.000 m)

San Bartolome baseliza (486 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2017·ko Abuztuaren 8·an - 11:09etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Aurreko igandean izan nintzen bertan eta Leazkue herritik abiatu nitzen, horretarako hegorantz abiatzen den pista hartu eta 10 minutura ezkerrera jo, hesi bat pasa eskaileretatik eta Etulainetik datorren pistarekin bat egin. Ondoren pista honetatik ezkerrera jo eta bukaeran bidetxur batetik gora. Hemen jada komeriak, bidea desagertzen doa eta azkenean abentura batean nola edo ala magaletik gainaldera iritsi nintzen. Gainaldea oso laua da eta tontorra edozein lekutan egon daiteke. Jeisteko leku beretik egin nuen.
    Ondo izan .

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

San Bartolome baseliza (486 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi