Loatzo mendia

inaxio·k

2016/12/22 - 21:43

Gurutzea gainean. Loatzo.
Gurutzea gainean. Loatzo. ©inaxio (20161218)
1247 klik
Altuera:635 m
Beste izenak: Loatzu
Abiapuntuak:
  • Villabona
  • Irura
  • Anoeta
  • Alustiza
Lurraldea:Gipuzkoa

Uzturreren itzalean gelditzen den mendia da, bai hura baino apalagoa delako eta bai haren Iparraldean gelditzen delako, baina gain dotorea du eta inguruko mendizale asko erakartzen du bere hegietan gora, Villabona aldetik bereziki, Alustiza baserriraino heltzen baita autoen bidea. Badu aterpe egoki bat tontorrean eta gurutze zuri bat, larrean sakabanatutako elorri zuri zaharren artean. Gurutzearen oinean dago txartelontzia. Larre eremu hau Iparraldeko hegian zabaltzen da gora-behera handirik gabe. Han, beste gain zabal batean, erpin geodesikoa eta hainbat harrizko hesi ikus daitezke. Hegoaldean Artxipiagako Arkaitza izeneko muino harritsu bat nabarmentzen da.

Komentariorik ez..

Near targets

LOATZO tumulua (107 m.ra) · IRAÑETA tumulua (319 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 27·ra, 27 guztira