Aizparaz mendia

zuriain·k

2015/12/04 - 10:46

Aizparatz eta Urbiako lepoa Mendibilgo bidetik
Aizparatz eta Urbiako lepoa Mendibilgo bidetik ©zuriain (20101227)
1740 klik
Altuera:556 m
Beste izenak: Urbiako hartsua
Abiapuntuak:
  • Zugarramurdi
  • Urbiako lepoa
Lurraldea:Nafarroa

Zugarramurdi eta Urdazubi artean gailur malkartsuen mendialde bat zabaltzen da, bi herrion arteko errepideak Urbia mendatean hausten duena. Aizparatz gainak (544m), bere izenari (haitz + baratze) ohore egiten dio, gainaldeko harritza batzuetan deserosoa egiten baita.
Mendatearen mendebaldean dauden gainek (Artxuria, Mendibil, eta abar) bisita ugari jasotzen dituzten bitartean, ekialdeko mendiek itxura bakartiagoa dute, eta batzuetan, Arleungo edo Etxeteko harrietan bezala, zaila eta neketsua da gailurretara iristea bideak itxita baitaude. Baina, ohi bezala, bisitak merezi izanen du, gailurretarik miretsiko ditugun paisaiak eta bakardade sentipenak neke guztiak ahanztaraziko dizkigute.

Komentariorik ez..

Near targets

HAITZPARATZ tumulua (733 m.ra) · Mendibil mendia (906 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints