Skip to main content

Agiña mendia

inaxio·k

2015/04/26 - 10:45

Agiña, mendatearen ingurutik | ©inaxio (20150412)
Altuera
614 m
Abiapuntuak
Lesaka · Endara Urtegia · Agiña mendatea
Lurraldea

Aiako Harriaren itzalean geldizen diren inguruko gain horietako bat da Agiña, aldameneko Kopakarri bezala. Ikuspegi zabaleko tontor soila du, lubaki batez inguratua, larrea urratuz. Antena instalazio txiki bat eta norabide mahaia ere badira bertan.

Kopakarrik ez bezala, hegi luzeak ditu, Hegoaldera eta Ekialdera luzatzen direnak, eta bada horietan zer ikusi ugari, monumentu megalitiko asko esaterako, nahiz eta oso ikusgarriak ez izan.

Lesaka eta Oiartzun lotzen dituen errepideak ebakitzen du hegoaldeko isurialdean eta jende asko eramaten du horrek inguruetara eguraldi ona den jai egunetan, bai Gardeleko aisigunera, bai mendatetik Hegoaldera luzatzen den bidetik Domikoko urtegiaren inguruetara doan bidera eta bai Endarako urtegiaren inguruetara.

Errepideak ez ezik mendi bide ugarik urratzen dituzte bere hegiak, tartean GR11ak, Kopakarri eta biak lotzen dituen lepotik pasatzen denak. Mendiko bizikletarekin egiteko bide-arrastoak ere ugariak dira.

Igoerabide errazena mendatetik abiatzen da, tontorretik gertu pasatzen baita. Mendizaleentzako aukera interesgarrigoak dira Endaratik abiatu eta Kopakarrirekin batera igotzea, edo Domikoko isurialdea inguratzea Bianditz eta Aritxulegitik pasatuz edo Lesakatik abiatuta igotzea, itzulia Domiko aldetik osatuz.

Oso gertu (< 1.000 m)

AGIÑA IPAR harrespila (484 m.) · AGIÑA trikuharria (539 m.) · AGIÑA ERDI harrespila (826 m.) · San Anton eraikina (848 m.) · AGIÑA HEGO harrespila (936 m.) · Aita Donostia eraikina (936 m.) · Kopakarri mendia (960 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Agiña Lesakatik Lesaka 625 m inaxio

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

AGIÑA IPAR harrespila (484 m.) · AGIÑA trikuharria (539 m.) · AGIÑA ERDI harrespila (826 m.) · San Anton eraikina (848 m.) · AGIÑA HEGO harrespila (936 m.) · Aita Donostia eraikina (936 m.) · Kopakarri mendia (960 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi