Frain mendia

zuriain·k

2015/01/26 - 13:43

Fraingo txartelontzia
Fraingo txartelontzia
©zuriain (20150125)
1800 klik
Altuera:498 m
Abiapuntuak:
  • Lesaka
  • Igantzi
Lurraldea:Euskal Herria

Igantzi eta Lesaka herrien gainean, Bortzirietako bazterren zaindari, Frain mendia gailentzen da. Baserri ingurune batean, eta antenen instalazioa gailurrean, pista eta errepidexka ugari ebakitzen dituzte gain honen hegiak. Zeharkatuko ditugun basoak errepoblaturik daude, baina dena ahaztuko dugu gailurrera iritsi eta paisaia ezin zabalagoa mirestean: Bortzirietako eskualde osoa izanen dugu begien bistan. Erran dugun bezala, gailurra antenek harturik dagoenez, mendizaleek iparralderago dagoen harkaitz batean jarri zuten txartelontzia.
Bai Lesakatik bai Igantzitik abiaturik, hainbat pista eta bide izanen ditugu aukeran, konbinaketa ederra ahalbidetzen dituztenak.

Komentariorik ez..

Near targets

FRAIN 1 harrespila (214 m.ra) · FRAIN 2 harrespila (295 m.ra) · FRAIN 3 harrespila (736 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints