Larrazpil mendia

zuriain·k

2014/11/03 - 12:02

Larrazpilgo gailurra
Larrazpilgo gailurra ©zuriain (2008-06-24)
1482 klik
Altuera:1.069 m
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
  • Etxeberri
  • Madotz
  • Goldaratz
Lurraldea:Nafarroa

Azken neurketen arabera, Larrazpil gaina bere auzoko Illaraundi baino metro batzuk altuagoa izanik, aitzakia dugu gure zerrendan sartzeko. Ez da erraza Larrazpilgo benetako gailurra zehaztea: inguru honetan altuera beretsuko hainbat kota daude. Egun, txartelontzi bat dago kotarik altuenean (1069m), baina kartografiak puntu geodesiko bat dakar hego ekialdean, basotik kanpoko larreetan. Azkenik, beste kota bat dago txartelontziaren iparraldean, Iparraundi izenekoa (1063m)
Axola duena da Aralarko inguru eder batean gaudela, pagadi ederrez eta goroldioz estalitako karstez jantzita. Paisaia ederrez gain, hor izanen dugu Larrazpilgo trikuharri erraldoia, antzinako garaien lekuko.

Komentariorik ez..

Near targets

LARRAZPIL trikuharria (347 m.ra) · LARRAZPIL mendebalde eremu tumularra (351 m.ra) · Illarraundiko malkorra mendia (450 m.ra) · Pottarria tumulua (685 m.ra) · LARRAZPIL etxola hondoa (720 m.ra) · SOLMEARKO GAINA ekialde eremu tumularra (747 m.ra) · Alitzako Malkorra mendia (957 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints