Espezie bereko baso batean dago eta begiratu beharra dago zein den ikusteko. Gainontzekoak baino handiagoa izanagatik, erreka zokotik gertu dago eta ez da horregatik erraz nabarmentzen. Bertaratzeko jarraitutako pista gurutzatzen duen errekastoari begiz jarraitu eta 50 metro beherako ikusiko duzue, ingurukoak baino luzeago eta mardulago. Bidezidor bat heltzen da goiko pista honetatik bere ondora. Seinale bat bazuen lehen aldamenean, baina orain haren bi posteak baino ez dira ikusten (2014ko apirila). Tolosako lurretan dago berez, baina nola Albizturretik gertuago dagoen, izen hori egokitu zaio katalogo ofizialean. Erantsitako GPX fitxategiak Albizturko plazatik abiatuta egin beharreko bidea erakusten du.
Komentariorik ez..
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.