GR 123 - 5. etapa: Ondarroa – Urkarregi ibilbidea

Jose·k

2013/12/01 - 21:02

2554 klik
Abiapuntua: Ondarroa
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:725 m
Eskema: Ondarroa – Santakrutz – Tontorramendi – Arnoate – Urkarregi
Luzera:14.50 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Ibilbide luze bateko etapa

GR 123 Bizkaiko Biraren 5. etapak kostaldetik barnealderantz egiten du, Gipuzkoa eta Bizkaiko muga jarraituz, Ondarroan hasi eta Elgoibar eta Markina lotzen dituen Urkarregi mendatean amaitzen delarik. Mendi tontor batetik igarotzen da etaparen hasieran, Tontorramendi, baina aurrerago ibilbideak altuera handiagoa ere hartzen du, beste tontorrik zapaldu ez arren. Tarte gehienetan pinudietan zehar doa bidea, eta ikuspegi askorik ez du eskaintzen.

Ondarroako portuaren sarreratik abiatuta, Artibai ibaia eta errepidea zeharkatu eta maldan gora hasten da, giharrak berotzeko betarik gabe bide aldapatsu bati aurre eginez. Santakrutz ermita kokatuta dagoen muinotik igarotzen da lehendabizi, eta Tontorramendira igotzen da gero.

Tontorramendik jaitsi ondoren, mendi-lerroa jarraituz, leporik-lepo tontorrak saihestuz, altura irabazten du ibilbideak pixkanaka-pixkanaka, harik eta Arnoateko benta konkatuta dagoen lepora jaitsi arte. Orain ere mendi-lerroa jarraitu behar da hegoalderantz. Tarte batez aldapan gora egin ondoren, aldapen behera egiten du bideak, ibilbidearen helmuga den Urkarregi mendatera iritsi arte.

Wikiloc IDa: 5715889
Bideko pasarte bat Tontorramendi inguruan
Bidean ikusi beharrekoak:Tontorramendi
Arrastoa:
EranskinaTamaina
gr_123_05_ondarroa_urkarregi.gpx113.04 KB

Komentariorik ez..