Abiapuntua:
Andoain
Igoera metatua:800 m
Eskema:
Andoain - Leitzaran trenbide zaharraren bidea - Berastegiko Aintzerga auzoa - Gorosmendi - Larre.
Luzera:28.00 km
Iraupena:
4 ordu
Ibilbide mota:
Mendiko bizikletaz
Lurraldea:Gipuzkoa
Ibilbidea erraza da, pista zabaletan barrena doa gehienean. Tarterik zailena Gorosmendiko igoeran dago, porlanezko aldapa gogor eta labur batean. Itzulera Urdelar aldetik egin daiteke, pista zabalenari jarraituz, Andoain aldera itzultzeko, gora-behera haundik gabe. Komeni da argia eramatea Plazaolako trenbideko tuneletarako; bada bat luze xamarra argirik gabe, ia erabateko iluntasunean pasa beharrekoa (2012ko abendua), eta beste batzutan argia eskasa da oso. Iturri ugari dago bidean.
Wikiloc IDa:
3778853

Bidean ikusi beharrekoak:Larre
Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
2012-12-28-andoain-larre.gpx | 93.81 KB |
Oharrak:
Itzuli osoa jarri nahi nuen, baina GPSaren pilak agortu zitzaizkidan tontorrera heldu eta gero.
Komentariorik ez..