Abiapuntua:
Azpeitia
Zailtasuna:
Erraza
Igoera metatua:300 m
Eskema:
Azpeitia - Loiola - Azkoitia - Urretxu - Zumarraga - Legazpi - itzulera bide beretik.
Luzera:50.00 km
Iraupena:
4 ordu
Ibilbide mota:
Mendiko bizikletaz
Lurraldea:Gipuzkoa
Urolako trenbide zaharraren arrastoa jarraitzen duen bidegorria da hau. Tunel ugari dago bidean, baina argiztatuta eta asfaltatuta daude denak eta bidea zabala eta garbia da denean. Erraza da bidea jarraitzea bi lekutan izan ezik: Loiolako santutegiaren inguruetan (Iparraldetik inguratu behar da) eta Azkoitiko erdigunean (errepide nagusiari jarraitu Urretxu aldera). Bidea oraingoz (2011ko abuztua) Azpeitiko futbolzelaien aldamenean hasi eta Legazpiko sarrerako industriagunean amaitzen da.
Wikiloc IDa:
1977434

Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
2011-08-25-urola-azpeitia-legazpi-btt.GPX | 158.89 KB |
Oharrak:
GPS arrastoak joan-etorria jasotzen du. Tunelen parean zehaztasuna galtzen da.
Komentariorik ez..