San Urbano eraikina

Xirikando·k

2011/03/01 - 22:52

San Urbano ermita Elorrion
San Urbano ermita Elorrion ©Xirikando (20070623)
1543 klik
Beste izenak: Santruan
Lurraldea:Elorrio
Iraupen egoera: Ona

Bertan dagoen kartel batek honela dio:
"Ofizialki San Urbano izena baldin badauka ere, herriak Santruan moduan ezagutzen duen ermita hau Erdella mendiaren magalean kokatzen da, Elorrioko Berrio auzoan. Oso egoera eskasean aurkitzen zen, 1984. urtean eraberritu zuten arte. Inguruan dituen baserriak Astana, Benta eta San Roman dira.
Garai batean maiatzaren 25ean, santuaren egunean, ospatzen zen meza eta gero herri-jaia egon ohi zen, baina badirudi ohitura hau aspalditxo galdu zela.
Santuaren irudia lapurtu egin zuten eta gaur egun hormako kokalekua bakarrik geratzen da.
Antzina, oso negartiak ziren umeak ekartzen ei zituzten ermita honetara, Santruanen laguntzaz formalduko zirelakoan. Hartarako, haurren amek piztutako kandelak eskaintzen zizkioten santuari."

Komentariorik ez..

Near targets

Erdella mendia (494 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints