Onopordum acanthium

inaxio·k

2008/08/29 - 16:10

Landarea
Landarea
©inaxio (20070624)
1232 klik

Landare zurtoingabea; kapituluak oinaldeko hosto-errosetaren erdian daude; 20-30 mm-ko kardilaunak (1)

Landareek zurtoin hostodunak dituzte; kapituluak zurtoin-muturretan daude; kardilaunak gehienez 15 mm luze dira (2)

 

Kapitulu konikoak/arrautza-itxurakoak; inbolukruaren brakteak tenteak dira, obal/lantzeolatuak, handienak 4-6 mm zabal oinaldean; korolak 30-35(40) mm luze dira eta hodiaren goialdean guruinak edo papilak dituzte (2)

Kapitulu zapalak edo ia esferikoak; inbolukruaren kanpoko brakteak, behintzat, zutituak edo erreflexuak dira, subulatuak, lantza-itxurakoak edo tartekoak, handienak oinaldean 1,5-4 mm zabal; korolak 30 mm baino laburragoak dira eta ez dute guruinik ez papilarik hodiaren goialdean (3)

 

Hostoak eta zurtoinen hegalak zurixkak dira, zelula bakarreko ile luzeek osatutako janzki amaraunkara daukatelako, hosto-azpietan nerbio-sarea osorik edo zati batean estaltzen duena; braktea subulatuak, 1,5-3 mm zabal oinaldean, guruingabeak edo guruin gutxikoak (3)

Hostoak eta zurtoinen hegalak berdeak dira, ile zelulanitzek eta guruinileek osatutako janzki bakana daukate, eta hosto-azpien nerbio-sarea garbi ageri da; brakteak lantza-itxurakoak dira, oinaldean (2,5)3-4 mm zabal, eta guruin txikiak dituzte (4)

Generoa:Onopordum
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:50 cm
Tamaina gehienez:150 cm
Garaiera gutxienez:250 m
Garaiera gehienez:1000 m
Ingurunea: Arekak, saroiak, abereen erditokiak, zabortegiak eta lur nitrogenatu eta lehorreko beste leku batzuk.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra

Hostoak eta zurtoinen hegalak zurixkak dira, zelula bakarreko ile luzeek osatutako janzki amaraunkara daukatelako, hosto-azpietan nerbio-sarea osorik edo zati batean estaltzen duena; braktea subulatuak, 1,5-3 mm zabal oinaldean, guruingabeak edo guruin gutxikoak.

Ugaritasuna: Arroak, Ebro Harana eta isurialde mediterraneoko mendiak: A(U); haran atlantikoak: B

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira